ACT TV 2015

BEREZIAK

15 Ira 2015

San Miguel ligarako bi txartel

San Miguel ligarako bi txartel

Getaria, Zumaia, Mugardos eta Portugalete Eulen datorren urtean San Miguel Ligan egoteko lehiatuko dira

2015eko San Miguel Ligak bere amaiera izango du asteburu honetan jokatuko diren bi jardunaldiekin. Bestalde, Zumaia, Getaria eta Mugardosek, aurten egindako denboraldi bikainari amaiera paregabea eman nahi diote San Miguel Ligako playoff-ean. Bertan, datorren denboraldian aurraunaren goi mailako txapelketan parte hartzeko bi txartel jarriko dira jokoan. Bere aldetik, Portugalete Eulenek bere San Miguel Ligako postua defendatuko du beste hiru talde hauen aurrean.

Talde bakoitzaren aukera eta sasoiaren inguruan hitz egin dugu Patxi Francés, Zumaiako entrenatzailea; Gorka Etxeberria, Getariako entrenatzailea; José Manuel Peláez "Pendo", Mugardoseko entrenatzailea; eta Iñaki Oyagüez, Portugalete Euleneko arraunlariarekin.

Itzuli