Albisteak 2011

LEHIAKETA

15 Ira 2011

SAN MIGUEL LIGAKO ONTZIEK BUKATUTZAT EMANGO DUTE DENBORALDIA, EL CORTE INGLES BANDERA ENTZUTETSUAREKIN

SAN MIGUEL LIGAKO ONTZIEK BUKATUTZAT EMANGO DUTE DENBORALDIA, EL CORTE INGLES BANDERA ENTZUTETSUAREKIN

Kaiku Ambilamp Mapfre Koroaren jabe dela irits daiteke bere azken hitzordura; igoera kanporaketak 2012an ACT ligan ze bi ontzik arraun egingo duten erabakiko du

Bilbo, irailaren 15a. - Ostegun honetan aurkeztu da Bilboko El Corte Ingles gune komertzialean EL CORTE INGLES BANDERAKO XXXVII. estropada. Aurkezpena eguerdian izan da, eta han izan dira El Corte Ingles etxeko Kanpo Harremanetarako burua, Jose Carlos Ramos Jauna, Portugaleteko alkatea, Mikel Torres Jauna, Portugaleko Kirol Zinegotzia, Ángel Anero jauna eta ACT elkarteko presidentea, Piter Bravo Jauna.

Portugaleteko estropadak San Miguel Ligako garailea eta Mapfre Koroaren jabea erabakiko ditu. Baita 2012ko denboraldian ACT ligan arraun egingo duten bi ontziak zein izango diren ere. El Corte Ingles bandera berezia izan da betidanik. Ez alferrik, 37. ekitaldia egingo da aurten, eta ACT liga sortu zenetik, Kaikuk lehen aldiz izanen du Mapfre Koroa lortzeko aukera.

Estropada eguerdian hasiko da, igoera kanporaketako bigarren jardunaldiarekin. Bost ontzi ariko dira lehian bi postu lortzeko, erlojupekoan. Kanporaketa bukatu eta berehala, San Miguel ligako zortzi onenen txanda izango da. Bi txanda hauek ohiko diziplinan jokatuko dira. Lau ontzi elkarren aurka, eta osatu beharreko lana, lau luze eta hiru ziaboga.

Nabarmentzeko modukoa da San Miguel ligako garaileari estropada bukatu eta berehala emango zaiola MAPFRE KOROA. Sari emate ekitaldi hori ligako ontzi ofizialean burutuko da.

Mapfre Koroaren garaileak:

2003 Astillero
2004 Urdaibai Umpro Avia
2005 Astillero
2006 Hondarribia Pasquier
2007 Urdaibai Umpro Avia
2008 Urdaibai Umpro Avia
2009 Naturhouse Castro
2010 Urdaibai Umpro Avía
2011

Itzuli