Albisteak 2016

BEREZIAK

19 Abu 2016

San Miguel Ligak azken txanparen bidean

San Miguel Ligak azken txanparen bidean

Hondarribiko XXIX. Bandera - GP Mapfrek eta IV. CaixaBank Banderak asteburu honetan jokoan jarriko diren zitak dira

Bihar 17.30etatik aurrera jokatuko den Hondarribiko XXIX. Bandera - GP Mapfreren bitartez eta igandean 12.00 etatik aurrera Castro Urdialesen jokatuko den IV. CaixaBank Banderaren bitartez, San Miguel Ligako egutegiko azken asteetara iristen gara. Asteburu honetan, CaixaBank Koroaren lehiako hamalaugarren eta hamabostgarren jaurdunaldiak jokatuko dira.

CaixaBank Koroaren lehia inoiz baino estuago iristen da, izan ere, NT2 Hondarribiaren eta Urdaibai Aviaren artean puntuko bateko distantzia baitago. Baina ez da estutasuna aurkitzen dugun zonalde bakarra, San Miguel Ligako sailkapen nagusiko zonalde gehiagotan lehia bortitza bizitzen ari da. Patroi Onenaren CaixaBank Saria ere oso irekia aurkitzen da, Unai Osa da liderra, baina Gorka Aranberrik, Endika Perezek eta Alfonso Diazek oso hurbiletik zaintzen dute.

Estropada ospatuko den orduaz gain, asteburu honetako tanden antolaketak nobedadeak dakartza. Asteburu honetan, larunbateko zein igandeko jaurdunaldiak San Miguel Ligako sailkapen nagusiaren arabera antolatuta egongo dira. Horrela, lehen txandan Zumaiak, Portugalete Eulenek, Zierbena Bahias de Bizkaiak eta San Pedrok bogan arituko dira. Bigarren txandan, Cabo, Astillero, Orio Babyauto eta Tiran Pereira arituko dira; ohorezko txandan azkenik, San Juan Iberdrolak, Kaiku Produchak, Urdaibai Aviak eta NT2 Hondarribiak hartuko dute parte. 

Biharko zitarekin jarraituz, txapelketa nagusian ospatutako 14 edizioetan, garaile asko izan dira Hondarribian, hala nola, Astillero, Mecos, Urdaibai Avia, Orio Babyauto, Kaiku Producha eta NT2 Hondarribia. Hain zuzen, etxeko ontziak 19'36''42ko denborarekin Urdaibai Avia sei segunduko aldearekin garaipena lortu zuen. 'Bou Bizkaia' lau garaipenekin izan da hain zuzen hondarribian garaipen gehien izan duen taldea.

Erregistroei dagokionez, denborarik onena momenturarte Hondarribiako estropada eremuan 2008an Urdaibai Aviak lortu zuen 19'21''89ko denborarekin. San Miguel Ligatik kanpo, gogoratu beharra dago Kaiku Produchak Euskadiko Txapelketa  19'16''84ko denbora markatu zuela. Diferentziari dagokionez, 2009an Orio Babyautok zazpi hamarrenengatik Castro mendean hartu zuen eta horrela, momentuko distantzia gutxieneko garaipena lortu zuen. Ordea, 2015ean Urdaibai Aviak diferentzia handienean lortu zuen bandera bigarren sailkatua 15''88an utziz.

Larunbateko jaurdunaldiarekin batera, San Miguel Ligak Gipuzkoako ureei agur esango die. Igandean txapelketa Castro Urdialeseko uretara bidaiatuko dute IV. CaixaBank Bandera jokoan jarriz. Brazomar inguruan izango da estropada eremua, 2013tik bisitatzen ez zen estropada eremua hain zuzen. Urte horretan, Kaiku Produchak Flaviobriga Bandera 20'40''94ko denborarekin gailendu zen Tiran Pereirarekiko eta Astillerorekiko segundu bateko abantailarekin. Pasaian ospatutako CaixaBank Banderaren hirugarren edizioan ordea, NT2 Hondarribiarentzat izan zen garaipena.

Itzuli