Albisteak 2011

LEHIAKETA

12 Eka 2011

SAN MIGUEL LIGAK 9. DENBORALDIARI EKINGO DIO, BORDELEN JOKATUKO DEN ESTROPADAREKIN, ETA BABESLE BERRIAREKIN: MAPFRE

SAN MIGUEL LIGAK 9. DENBORALDIARI EKINGO DIO, BORDELEN JOKATUKO DEN ESTROPADAREKIN, ETA BABESLE BERRIAREKIN: MAPFRE SAN MIGUEL LIGAK 9. DENBORALDIARI EKINGO DIO, BORDELEN JOKATUKO DEN ESTROPADAREKIN, ETA BABESLE BERRIAREKIN: MAPFRE

Santanderko Jaialdi Jauregiak San Miguel ligako aurkezpen ekitaldia hartuko du ekainaren 11n. Kirolariak, klubak eta pasa den sasoiko zale onenak saritzen dituen gala izango da.

Klub ezberdinei aurreko sasoian egindako merituengatik emango zaizkien sariak:

ARRAUNA 2010 URTEKO SAN MIGUEL LIGAKO TRAINERU AZKARRENA:
- Luis Morantek, Santanderko Kirol Zinegotziak eman du saria.
- Arrauna Astillerorentzat, traineru azkarrena 2010 urteko Ambilamp Banderan.

ARRAUNA 2010 URTEKO SAN MIGUEL LIGAKO KIROL MERITUARI:
- Pablo Pinillasek, Santanderko Racing taldeko kapitainak eta Pedro Munitisek eman dute saria.
- Manuel Gutierrez Bengoetxea, LOLOri eman zaio arrauna, 51 urterekin San Miguel Ligan arraunean jarraitzeagatik.

ARRAUNA 2010 URTEKO SAN MIGUEL LIGAKO HARROBI ONENARI:
- Arrauna José María "Pichu" Torcidak eman du, Belan munduko txapelduna (J80).
- Arrauna Oriori eman zaio, 21 kirolariko zerrenda aurkeztu zuelako, eta denak propioak zirelako. Oriok propioak diren 14 arraunlarirekin egin zuen arraun beti, eta horietatik 10 edo 11 harrobikoak ziren.

ARRAUNA 2010 URTEKO SAN MIGUEL LIGAKO ENTRENATZAILE ONENARI:
- Arrauna Fernando Sainz de la Mazak eman du, El Serbal jatetxeko sukaldaria.
- Beste klubetako entrenatzaileek horrela erabakita, Castroko Joseba Fernandezi emango zaio arrauna.

ARRAUNA 2010 URTEKO SAN MIGUEL LIGAKO ESTROPADA ANTOLAKUNTZA ONENARI:
- Arrauna José Antonio Martínez Liañok eman du, FCR-ko presidentea.
- SDR Castro Urdiales klubak jasoko du arrauna.

ARRAUNA 2010 URTEKO SAN MIGUEL LIGAKO PATROI ONENARI:
- Fernando Marquinez de la Hoz-ek eman du saria, Cantabriako Mapfreko ordezkaria.
- Orio Amenabar traineruko Aitor Carrillo patroia da arraunaren irabazlea.

ARRAUNA AFIZIO TALDE ONENARI:
- Iñigo Garaizarrek, Cervezas San Miguel etxearen ordezkariak eman du arrauna.
- Pedreñako afizioak jasoko du arrauna.

OHOREZKO ARRAUNA
- Peter Bravo, ACTko presidenteak eman du arrauna.
- Paco Prietok jaso du saria, arraunean eta San Juanen egindako lan bikainarengatik

ACT Traineru Kluben Elkarteak bederatzigarren sasoia beteko du aurten, Kantauri Itsasoan eta Atlantiar Ozeanoan inoiz baino indartsuago boga eginez. SAN MIGUEL GARAGARDOAK ETA MAPFRE aseguru etxeen babesak haize indartsuenak baino bultzada sendoagoa ematen diote arraunari.

Uztailaren 18an hasiko da San Miguel Ligako bederatzigarren sasoia, Bordelen. Euskadi, Kantabria eta Galiziako 12 ontzi onenak batuko dira lehiaketan, sari preziatuenaren bila: Mapfre Koroa.

Aurtengo ekitaldiak 20 estropada izango ditu, baina 19 izango dira puntuagarriak. Ekainaren 18an izango da lehena, eta hiru hilabete geroago azkena, irailaren 18an. Hiru hilabete horietan, arraunlariek Moaña (Pontevedra) eta Bordele artean dauden 1.200 kilometroak egingo dituzte.

Emakumezkoen lehiaketari dagokionez, aurten Euskoren Ligako hirugarren ekitaldia jokatuko da. 8 bandera izango ditu ligak, eta Camargok hartuko du lehen estropada. Bukatu, Zarautzen bukatuko da, bi jardunaldietan erabakiko den estropadan.

San Miguel garagardo etxeak kirolarian ahalegina eta dedikazioa saritu nahi ditu lehiaketaren bitartez. Balore horiek baitira garagardo etxearen ikur betidanik. Cervezas San Miguel etxeak penintsulako iparraldean errotuta dauden tradizio eta kirolekin daukan konpromisoa erakutsi nahi du bere babesarekin. Aspaldi dago merkatuan San Miguel, aspaldi da arrauna kirol tradizionala. Estropadak bertatik bertara ikustera hurbiltzen diren milaka eta milaka zaleen urteroko tradizioa bezala.

MAPFREk ere bat egiten du kirolariek arraunkada bakoitzarekin, izerdi tanta bakoitzarekin helarazten dituzten baloreekin: ahalegina, dedikazioa eta konpromisoa.

San Miguel, MAPFRE eta Euskotren babesleekin batera, ezin ditugu ahaztu garrantzitsuak diren beste babesle batzuk: Euskolabel eta Ambilamp, Bordeaux, Bilbao, Opirata.com, Getxo, Zarautz eta El Corte Inglés estropada babesleak.

Bukatzeko, ETB eta TVG telebista kateek San Miguel liga-Mapfre Koroako 19 estropadak bere osotasunean eskainiko dituztela gogorarazi nahi dizuegu. Lehiaketako egutegia eta ligan parte hartuko duten 12 kluben inguruko informazio oro bistara dezakezue, orain gutxi berritutako elkartearen web gunean: www.ligasanmiguel.com.

Itzuli