ACT TV 2015

03 Abu 2015

San Miguel Liga itzuli da!

San Miguel Liga itzuli da!

Arraunaren goi mailako txapelketa asteburu honetan itzuliko da Meira eta Boiroko uretan

Bidean geldialdi bat egin ondoren, San Miguel Liga asteburu honetan iritsiko da denboraldiaren zati erabakigarria jokoan jartzeko. Horretarako, 12 ontziak asteburu honetan galiziako uretan aurkituko dira, San Miguel Ligako bigarren eta azken galiziar sartualdiarekin.

Denboraldiko bigarren zati hau sailkapeneko aldi askotan lehia gogorrak biziz dator. Sailkapenaren buru da NT2 Hondarribia 101 puntu eta sei banderarekin. Honen atzetik Urdaibai Aviak, 90 punturekin, eta Orio Babyautok, 78 punturekin, banatu dituzte gainontzeko banderak,bi eta bat hurrenez hurren, San Juan Iberdrola, denboraldiko errebelazioa, lau faboritoen artean txertatu da laugarren postuan dagoelarik 68 punturekin.

Bigarren txandan, Kaiku Produchak bostgarren postua markatzen du sanjuandarren puntu berdinekin, eta Tirán Pereira, denboraldiko beste protagonistetako bat, seigarren postuan da, laugarren postutik bi puntura. Zazpigarren postua Caborentzat da, 64 punturekin eta San Pedro Ecolmare zortzigarren da 61 punturekin.

Astilleroren 'San José' bederatzigarren postuan ezarri da 47 punturekin, eta Zierbena Bahías de Bizkaia da hamargarren 31 punturekin. Portugalete Eulenen 'Jarrillera'k 18 puntu dauzka, hamaikagarren postuan eta Samertolameu Rodman Groupek osatzen du San Miguel Ligaren sailkapena 10 punturekin.

Itzuli