Albisteak 2014

LEHIAKETA

04 Uzt 2014

San Miguel Liga Galiziara iritsi da

San Miguel Liga Galiziara iritsi da

Lehiaketa galiziar uretan lehorreratuko da bihar jokatuko den Sanxenxoko eta igandeko Bueuko jardunaldiekin

Aste bukaera honetan traineruak Galiziako uretara lekualdatzen dira San Miguel Ligako bigarren eta hirugarren jardunaldiak jokatzeko. Taldeak jardunaldi bikoitz batean lehiatuko dira biharko Nauta Sanxenxo II Bandeira eta igandeko Concello de Bueu Bandeirarekin. Biharko hitzordua 18.00etan lehiatuko da Sanxenxoko uretan, bertan, arraunlariek lau luze eta hiru ziabogatan banaturiko hiru miliako ibilbideari aurre egin behar izango diote.

'la Caixa Koroagatik' lehian dabiltzan 12 taldeak sailkapen nagusiaren arabera hiru txandetan banatuak egongo dira. Honela, lehenengo txandan Urdaibai Avia, Pedreña, Zierbena Bahías de Bizkaia eta San Pedro Ecolmarek egingo dute arraun; bigarrenean, aldiz, Cabo, Astillero, San Juan Iberdrola eta Portugalete Eulen arituko dira; azkeneko txandan Hondarribia Orsa, Tirán Pereira, Kaiku Ambilamp eta San Miguel Ligako liderra, Orio Babyauto, arituko dira. Biharko jardunaldian zehar LGT ligako A taldeko traineruak lehian ikusteko aukera egongo da toki berean 17.00etan jokatuko den Concello de Sanxenxo III Bandeirarekin.

Bestalde, igandean 12.00etan Ria de Pontevedrako uretan jokatuko da Concello de Bueu Bandeira. Bertan, 12 taldeek 4 luzeetan -Ensanada de Bueu eta Praia Agrelo bitartean- eta 3 ziabogatan banaturiko 3 itsas miliako arraun eremu batean lehiatuko dira estropada irabazteko. Kasu honetan txandak, aurreko egunean Sanxenxoko estropadaren amaierako sailkapenaren araberakoak izango dira: Beraz, txandak larunbateko estropada amaitu bezain laster jakingo dira. Larunbateko jardunaldian bezala, San Miguel Ligako estropadaz gain, LGT ligako B taldeko traineruen arteko lehia ikusi ahal izango da bertan Concello de Bueu XVIII. Bandeirakin.

Itzuli