Albisteak 2015

LEHIAKETA

03 Uzt 2015

San Miguel Liga Galizian lurreratu da

San Miguel Liga Galizian lurreratu da

Sanxenxo eta Moañak jasoko dituzte San Miguel Ligako bigarren eta hirugarren jardunaldiak

San Miguel Ligako irekitze jardunaldia Malagan jokatu ondoren, txapelketa bere habitatera iritsiko da. Este honetan jokoan jarriko dira III Nauta Sanxenxo Bandera igandean 18:00etan eta XXXIII Concello de Moaña Bandeira – V GP Fandicosta igandean 12:00etatik aurrera, denboraldiko bigarren eta hirugarren jardunaldiei dagozkienak.

Honela, San Miguel Liga Galiziara iritsiko da lehenengoz denboraldi honetan udarako lehen puntuak lehengo astean III Euskadi Basque Country Banderan banatu ondoren. NT2 Hondarribia da sailkapen nagusiko lehen liderra, Urdaibai Avia da bigarren puntu batera eta Orio Babyauto hirugarren, bi puntura. Esan beharra dago, estropada bat bakarrik jarri dela jokoan eta aste honetako bi jardunaldiekin sailkapena goitik bera alda daitekela. Berbera gertatzen da 'la Caixa'ren patroi onenaren sailkapenean. Bertan, Asier Zurinaga, Kaiku Produchako patroia, izan da lehenbizikoz txuriz jantzi dena. Honi jarraituz, Irakoitz Etxeberria, Orio Babyautokoa, eta Jon Ormazabal, San Juan Iberdrolakoa, daude.

Bihar Nauta Sanxenxo Banderaren hirugarren edizioa jokatuko da. Aurreko bi estropadetan bi talde bizkaitarren lortu zituzten garaipenak. Kaiku Produchak eraman zuen bandera 2013an 18'53”82ko denborarekin eta lehengo urtean garaipena Urdaibai Aviarentzat izan zen garaipena 20'54”49ko markarekin. Aurten, 12 parte-hartzaileek 3 itsas miliako ibilbide bat bete beharko dute, barneko balizak Praia de Silgarrren parean egonik. III Nauta Sanxenxo Banderaren txandak sailkapen nagusiaren araberakoak izango dira. Honela, Samertolameu Rodman Group, Zierbena Bahías de Bizkaia, Portugalete Eulen eta San Pedro Ecolmarek egingo dute arraun. Bigarrenean aldiz, Astillero, Tirán Pereira, Cabo eta San Juan Iberdrola arituko dira. Azkenik, ohorezko txandan, Kaiku Producha, Orio Babyauto, Urdaibai Avia eta NT2 Hondarribia lehiatuko dira.

Bestalde, igandean 12:00etatik aurrera, 2008tik San Miguel Ligaren egutegian dagoen estropada bat iritsiko da Moañara. Lehenengo edizioan Orio Babyauto izan zen garaile, eta ordundik Urdaibai Aviak hiru garaipen lortu ditu (2011, 2012 eta 2014). Tirán Pereira, San Juan Iberdrola, San Pedro Ecolmare eta Castreñak ere lortu dute garaipena Moañako estropada honetan. Estropada honetako txandak Sanxenxon gertatutakoaren araberakoak izango dira, bera III Nauta Sanxenxo Banderaren amaierako sailkapena jakitean ezagutuko ditugu estropada honetako txandak.

Itzuli