ACT TV 2015

BEREZIAK

09 Uzt 2015

San Miguel Liga Donostiara iritsi da

San Miguel Liga Donostiara iritsi da

Gaur goizean aurkeztu da IV Eusko Label Bandera Donostiako Aquariumean

Igandean 12:00etatik aurrera IV Eusko Label Bandera jokoan jarriko da Donostian, San Miguel Ligako bostgarren jardunaldiari dagokiona, 12 ontziek hiru itsas-miliako ibilbidea osatu beharko dute, lau luze eta hiru ziabogarekin, arraunaren munduko eszenatokirik ezagunenetako batean, Kontxako badian.

Igandean jokatuko denez jardunaldi hau, txanden eraketa aurreko egunean Pasaian gertaturikoaren araberakoak izango dira, beraz larunbateko III “la Caixa” Banderako sailkapena osatzean jakingo da talde bakoitza zein txandatan arituko den arraunean. San Miguel Ligako estropadaren aurretik, Euskotren Ligako bigarren sailkatze jardunaldia jarriko da jokoan, non irabazleak IV Eusko Label Bandera eramango duen etxera. Emakumezkoen proba erlojupekoa izango da itsas-milia bat eta erdiko luzeerarekin, bi luze eta ziaboga batekin. Irteera ordena, aurreko eguneko estropadaren emaitzen alderantzizko hurrenkerakoa izango da, San Juan Iberdorla azkeneko postuan ateraz.

Aurkezpen saioa gaur goizean ospatu da Donostiako Aquariumean eta bertan izan da Pedro Andueza, ACTko presidentea; Vicente Zaragüeta, Aquariumeko presidentea; eta Juan Mari Etxabe, San Juan Iberdrolako ordezkaria. Pedro Anduezaren hitzetan, “Kontxako badiak ikuskizuna gehitzen dio bertan lehiatzen diren probei eta ziur igandean estropada oso interesgarri bat ikusiko dugula”.

Itzuli