Albisteak 2015

LEHIAKETA

21 Abu 2015

San Miguel Liga denboraldi amaierara bideratzen da

San Miguel Liga denboraldi amaierara bideratzen da

Asteburu honetan jokoan jarriko dira Hondarribiako XXVIII. Bandera - GP Mapfre larunbatean eta XXXIV Noble Villa de Portugalete Bandera igandean

San Miguel Ligak egutegiko azken hitzorduetara bideratu da asteburu honetan denboraldiko hamalaugarren eta hamabostgarren jardunaldiekin, non jokoan jarriko diren Hondarribiako XXVIII. Bandera - GP Mapfre larunbatean 18:00etan eta XXXIV Noble Villa de Portugalete Bandera igandean 12:00etatik aurrera.

San Miguel Liga Hondarribira iristen da bertako trainerua sailkapen nagusiko buru dela 148 punturekin, Urdaibai Aviaz jarraitua 132 punturekin. Sailkapeneko hirugarren postua Orio Babyautorentzat da 118 punturekin, eta Kaiku Produchak osatzen du ohorezko txanda 106 punturekin. "la Caixa" Patroi Onenaren Garaikurrean Orio Babyautoko Irakoitz Etxeberriak beste aste bat gehitzen du sailkapenaren goikaldean, 17 punturekin. Atzetik, 10 punturekin Urdaibai Aviako Gorka Aranberri, San Juan Iberdrolako Jon Ormazabal eta Endika Pérez eta Kaiku Produchako Asier Zurinaga daude.

Txapelketako 12 ontziek hiru itsas miliako estropada eremu batean lehiatuko dira, lau luze eta hiru ziabogarekin, barneko balizak Hondarribiko espigoiaren frente direlarik. Larunbatean jokatzen diren jardunaldi guztietan bezala, txanden eraketa San Miguel Ligaren sailkapen nagusiaren araberakoa izango da. Beraz, lehenengo txandan Samertolameu Rodman Group, Portugalete Eulen, Zierbena Bahías de Bizkaia eta Astillero izango dira. Bigarren txandan aldiz, San Pedro Ecolmare, Cabo, Tirán Pereira eta San Juan Iberdrolak egingo dute arraun. Azkenik, ohorezko txandan, Kaiku Producha, Orio Babyauto, Urdaibai Avia eta NT2 Hondarribia lehiatuko dira.

Hondarribiako estropadari dagokionez, orain arte jokatu diren hamabi edizioetan ACT osatu zenetik, garaile asko izan dira hemen: Astillero, Mecos, Cabo, NT2 Hondarribia (2), Urdaibaia Avia (4), Orio Babyauto eta Kaiku Producha (2). Denborarik onena markatu duen taldea Urdaibai Avia izan zen 2008an, 19'21"89ko erregistroarekin. Lehen bi sailkatuen arteko aldeari dagokionez, txikiena 2009an eman zen Orio Babyautok 0"7ko aldea bakarrik atera zioenean Castrori. Handiena aldiz, aurreko denboraldian eman zen Urdaibai Aviak bigarren sailkatuarekiko 15"88ko aldea lortu zuenean helmugan.

Larunbat honetako jardunaldi hau lehiatzearekin bat, 2015eko San Miguel Ligak amaitutzat emango du Gipuzkoan izandako estropadei eta Bizkaiako hitzorduak bakarrik geratuko lirateke denboraldi amaierararte. Igandean txapelketa Portugaletera mugituko da XXXIV Noble Villa de Portugalete Bandera lehiatzeko. Hiru itsas-miliako estropada eremua Zubi Esekiaren azpitik pasako da, lau luze eta hiru ziaboga dituelarik. 

Noble Villa de Portugalete Banderaren azken edizioan Orio Babyautok lortu zuen garaipena 19'04"74ko denborarekin, Kaiku Produchari 1"10eko aldea sartuz. Azken edizio honetan, estropada eremuko denborarik onena eta lehen bi sailkatuen arteko alderik txikiena eman ziren. Aurretik jokaturiko beste bi estropadetan garaipenak Kaiku Producha eta NT2 Hondarribiarentzat izan ziren. Lehen bi sailkatuen arteko alde handienari dagokionez 2013an eman zen, Kiku Produchak Urdaibai Aviari 6"46ko aldea atera zionean.

Itzuli