Albisteak 2014

LEHIAKETA

08 Abu 2014

San Miguel Liga Boirora itzultzen da

San Miguel Liga Boirora itzultzen da

San Miguel Ligan 2008tik jokatzen ez den Concello de Boiro XXIV Bandeira lehiatuko da igandean 12.00etan

Gaur goizean ospatu da Concello de Boiro XXIV Bandeiraren aurkezpena Boiroko udaletxean. Estropada hau ez da 2008. urtetik jokatzen eta igande honetan berriro lehiatuko dira San Miguel Ligako 12 taldeak. Cabo de Cruz portuaren kanpoaldean kokatuta dagoen estropada-eremu honetan lau luze eta hiru ziabogako ibilbide bat egin beharko dute 3 miliako distantzia osatzeko.

Estropada igandean 12.00etan jarriko da jokoan, eta beraz txanden eraketa aurreko eguneko jardunaldiaren sailkapenaren araberakoa izango da, eta Moañako estropada amaitu bezain laster jakin ahal izango dira. Aurretik, Emakumezkoen Galiziar Ligaren estropadaz gozatu ahal izango da toki berean, eta bertan lehiatuko dira Samertolameu, Cabo eta Tirán Pereira.

Egun borobila

Aurkezpenera Mario Vidal, CR Cabo da Cruzeko presidentea; Juan José Dieste, Boiroko alkatea; eta Pedro Andueza, ACT presidentea, gerturatu dira. Udalerrira, San Miguel Liga bezalako goi-mailako lehiaketa bat itzultzeak dakarrena azpimarratu nahi izan dute, eta estropadaren lehiaz gain, igandean bertan ospatuko den muskuilu festan. 

Itzuli