Albisteak 2016

BEREZIAK

28 Eka 2016

San Miguel Liga Astillerora bueltatzen da

San Miguel Liga Astillerora bueltatzen da

Gaur goizean Real Astillero de Guarnizo XV. Bandera - XL. GP Ayto. de Astillero estropadaren aurkezpena ospatu da kantabriako Udaletxean

Astilleroko ibaiak San Miguel Liga benetan martxan jarriko du, bertan 12 ontziek hiru milla nautikoko, lau luzeko eta hiru ziabogako banakako erlojupekoan arituko dira. Real Astillero de Guarnizo XV. Bandera - XL GP Ayuntamiento de Astillero estropada honetako berritasun bat ospatuko den orduan dago, izan ere, 17.30etan ospatuko da, normalean izaten dena baino ordu erdi lehenago. Horrez gain, txandak Sevillan ospatutako lehen estropadaren sailkapenaren arabera antolatuta egongo dira.

CaixaBank Kororen bigarren lehia honetako aurkezpena Astilleroko Udaletxean egin da eta ekitaldia Francisco Ortiz Uriartek, Astilleroko Udaletxeko alkateak, Salomón Martín Avendaño eta Elisabet Carralek, S.D. Astilleroko lehendakariak, zuzendu dute. Biek ala biek kantabriako zaleei estropadara hurbiltzeko deialdia egin dute, izan ere, aurten, kantabriako klubak urrezko ezteiak betetzen ditu.

Itzuli