Albisteak 2015

LEHIAKETA

27 Eka 2015

San Miguel Liga abiatu da!

San Miguel Liga abiatu da!

La Malaguetako hondartzak bihar San Miguel Ligaren hasiera jasoko du III Euskadi Basque Country Banderarekin

Itxaronaldia amaitu da eta bihar San Miguel Ligaren edizio berri bati hasiera emango zaio. Kasu honetan, irekitze estropada Malagaraino mugitu da, non 12:00etatik aurrera III Euskadi Basque Country Bandera jokoan jarriko den. Horretarako, La Malaguetako hondartzan lau kaleko estropada eremu bat prestatu da, non 12 traineruak La Farola Pasealekuarekiko paraleloan nabigatuko duten. Taldeak, ostegunean Malagako Udalean ospatu ziren hiru txandetan lehiatuko dira.

Honela, lehengo txandan Tirán PereiraOrio babyautoZierbena Bahías de Bizkaia eta Urdaibai Aviak eginko dute arraun. Bigarrenean, AstilleroSamertolameu Rodman GroupNT2 Hondarribia eta Portugalete Eulen egongo dira. Azkenean aldiz, San Juan IberdrolaCaboSan Pedro Ecolmare eta Kaiku Producha izango dira. Kaleen zozketa, ohikoa den bezala, bihar bertan egingo da delegatuen bileran.

Jardunaldian zehar, taldeak malagar badiarekin kontaktua egiteko baliatu dute eguna, non bihar San Miguel Ligako lehenengo puntuak jokoan jarriko diren. Proba honen palmaresean, orain arte Urdaibai Avia, 2013an, eta Orio Babyauto, lehengo urtean, daude. Eguraldiaren iragarkiaren inguruan bero asko espero da asteburu guztian zehar, eta arraunlariak desgaste handi bati aurre egin beharko diote.

San Miguelen fabrikara bisita

Bestalden San Miguelen Fabrikak San Miguel Ligako taldeen bisita jaso du. Fabrikan zehar buelta bat eman ondoren, patroi guztiek argazkia atera dute denboraldiari hasiera emateko. Ekitaldi honetan taldeetako patroi eta presidenteetaz gain, bertan izan da Alberto VelascoMahou-San Miguelen Erlazio Instituzionalen zuzendaria; Ana Argote, Mahou-San Migueleko Babesletako Zuzendaria; eta baita José Manuel Huesa, Malagako Malagako San Migueleko zuzendaria eta Christian Pastrana marketineko arduraduna Malagan. 

Asteburu borobil bat

Biharko estropadaz gain, ekitaldi ugari izango dira Muelle Uno eta La Farola pasealekuaren artean dagoen San Miguel Ligaren aizialdi gunean. Gaurko jardunaldian zehar herri kirol ikuskizun batez gozatu ahal izango da 20:00etan, eta Stand Up Paddle irteerak ere izango dira. 21:00etan Stone Pillow malagarren eta We Are Standarden kontzertu bat egongo da. Bihar, estropadaren ondoren, We Are Not DJ´s en emanaldia egongo da 15:30etan.. Esan beharra dago, aisialdi guneko parrilla eta barrak irekita egongo direla asteburu guztian zehar.

Itzuli