ACT TV 2015

BEREZIAK

16 Abu 2015

San Juan Iberdrola, txapelduna!

San Juan Iberdrola, txapelduna!

'Batelerak' bigarren urtez jarraian Euskotren Ligako txapeldunak bilakatu dira eta gainera, Zarauzko VII. Estropadetan garaile atera dira

Aurtengo Euskotren Ligari gaur eman zaio amaiera eta San Juan Iberdrola garaile atera da era bikoitzean. Alde batetik Zarauzko VII. Estropaden Ikurriña etxera eraman dute eta bestetik, Euskotren Ligako txapeldun bilakatu dira bigarren aldiz jarraian. Baina, gaurkoan estropadako garaipena Hibaika Jamones Ancínentzat izan da 9'32"40ko denbora markatuz, Zumaia Salegi Jatetxearekiko hiru segundoko aldearekin, eta San Juan Iberdrolarekiko 4 segundoko aldearekin. Bigarren jardunaldia Orio Babyautok itxi du, irabazlearengandik 9 segundora. Honela, bi jardunaldien denborak batuz, garaipena San Juan Iberdrolarentzat izan da 20'40"54rekin, Zumaia Salegi Jatetxea baina zortzi segundo hobeto. Aldiz, hirugarren postua Orio Babyautorentzat izan da 21'02"26rekin, eta Hibaika Jamones Ancínek itxi du asteburua.

Era honetan, San Juan Iberdrola bilakatu da Euskotren Ligako txapeldun Zarauko Estropada hauek irabazi ostean. 'Batelerak' oso bideratua utzi zuten garaipena atzoko estropadaren ostean eta gaurkoan lana errematatu dute. Sailkapen nagusiko bigarren postua Zumaia Salegi Jatetxearentzat izan da. Hibaika Jamones Ancín eta Orio Babyautok osatu dute Euskotren Ligako sailkapena, hirugarren eta laugarren postuan hurrenez hurren.
 

Itzuli