Albisteak 2014

LEHIAKETA

17 Abu 2014

San Juan Iberdrola, Euskotren Ligako txapelduna

San Juan Iberdrola, Euskotren Ligako txapelduna

Sanjuandarren ‘Batelerak’ liga irabaziz gain, gaurkoan ere Zarauzko VI. Estropadak

San Juan Iberdrolak gaurkoan bere izena goraino eraman du, Euskotren Liga irabazi eta gero. Horrela, Zumaiak iazko denboraldian lortutako garaikurra San Juanek jaso du oraingoan. Inder Paredesek, eta bere neskak, San Miguel Ligako ontzira igo dira eta “la Caixa”ko maillota jantzi dute. Bigarren postua, ordea, Hibaika Jamones Ancinentzat izan da eta bi banderak lortu ditu Euskotren Liga honetan. Bestalde, Zumaia hirugarrena izan da eta Samertolameu, aurtengo debutaria, laugarren postuarekin joan da.

Horiek horrela, sanjuandarrak Zarauzko VI. Estropadak garaile atera dira bi jardunaldiak irabazi eta gero. Gaurkoan, Zumaiari bi segundu sartu dizkio eta Hibaika Jamones Ancínek lau segunduetara. Azkenik, Samertolameuk laugarren postua eraman du 16 segunduetara. 

Itzuli