Albisteak 2015

ELKARRIZKETAK

16 Api 2015

Samertolameu, arraunaren goi mailara itzuleran

Samertolameu, arraunaren goi mailara itzuleran

Talde galiziarra ziklo berri bat hasten du San Miguel Liga itzultzen talde berritu batekin

Lehengo urtean Liga Galiziarrean (LGT) eta igoerako playoffean eginiko denboraldi borobilaren ostean, Jose Ferralek San Miguel Ligara itzuli du Samertolameu Rodman Group, momentuko 12 traineru onenen artera “la Caixa” Koroarengatik lehiatzera. Ez da lehenengo aldia talde galiziar hau arraunaren goi mailan lehiatuko dena, 2009. urtean San Miguel Ligan arraunean ibili ziren, azken-aurreko postuan amaituz denboraldia. José Ferral entrenatzaileak dio taldea asko aldatu dela aurreko denboralditik, baja eta alta asko egon direlako neguan zehar. Bajen artean nabarmendu beharreko bat Luis Pazos izan da, Ferralen hitzetan “oso arraunlari garrantzitsua” delako taldearentzat eta “bere hutsunea asko antzemango da”. Bestalde, taldea Bueuko arraunlari askorekin indartu da.

Aldaketa ugarien arren, entrenatzaile galiziarra oso pozik dago bere taldearen lana eta orain artean egindako probekin, eta taldea “oso motibaturik” dagoela dio. Kategoriako beste entrenatzaile guztien antzera, Ferralek San Miguel Liga oso berdindua ikusten du, eta lehengo urtean banderak jokatu zituzten taldeak alde batera utzita, edozein talde seigarren postutik beheko postuetara pasa daiteke egun txar baten ondoren. Hau guztiarekin, entrenatzaileak helburua playoff-a saihestean markatzen du, “oso zaila” egongo baita, baina hortik aurrera etortzen dena “ongi etorria” izango dela dio Ferralek

Itzuli