ACT TV 2016

BEREZIAK

02 Abu 2016

Sailkapeneko azpiko postuen lehen erdiko balorazioa

Sailkapeneko azpiko postuen lehen erdiko balorazioa

San Miguel Ligako lehen erdira iritsi eta gero, Zumaiak, Portugalete Eulenek, San Pedrok eta Zierbena Bahias de Bizkaiak euren balorazioa egiten dute

Denboraldiko une honetan ohikoa den moduan, San Miguel Ligako protagonistak batzen ditugu CaixaBank Koroaren lehiako lehen erdiaren balorazioa egiteko. Lehen taldeak balorazio hau egiten momentu honetan sailkapeneko azkeneko lau postuetan dauden taldeak izango dira. Azken postuan Zumaia aurkitzen da. Hasiera zaila izan zuten arren eta azken postuan bost aldiz sailkatu eta gero, azkeneko lau jaurdunaldietan euren arerio hurbilena atzean uztea lortu dute, Portugalete Eulen hain zuzen ere. Angel Gomezek zuzendutako mutilek ez dute euren bertsio onena ematea lortu azken zitetan eta azken lau jaurdunaldietan sailkapeneko azkenak izan dira. Hala ere, portugaletetarrak, Donostiako Eusko Label Banderan denboraldiko posturik onena lortu zuten, zazpigarren postua.

Azken bi talde hauek duten borroka ondoren, San Pedro aurkitzen da hamargarren postuan 47 punturekin. 'Libia'k igande honetan Zumaian denboraldiko posturik onena lortu zuten, bertan, bostgarren sailkatu ziren. Moreek baino zortzi puntu gehiagorekin Zierbena Bahias de Bizkaia aurkitzen da. 'Galipo'ek oso emaitza desberdinak lortu dituzte, hala nola, Getxoko hamargarren postua edo Moañako bostgarren postua.

Hau da lehen txandako protagonistek denboraldiko lehen erdian egindako lanaren iritzia.

Itzuli