ACT TV 2017

BEREZIAK

14 Eka 2017

"Sailkapenaren erdia baino gorago egotea espero dugu"

"Sailkapenaren erdia baino gorago egotea espero dugu"

Juan Zunzuneguik, Zierbena Bahías Bizkaiako entrenatzaileak, Eusko Label Ligari begira bere taldearen asmoak zein diren adierazi ditu.

Asteazkena iritsi da eta uda honetan Caixabank Koroa lortzeko borrokan parte hartuko duen protagonistetako batekin egon gara; Juan Zunzunegui, Zierbena Bahías de Bizkaiako entrenatzailearekin. Lehiakideen eta denboraldi berriaren aurrean dituzten sentsazio eta helburuen inguruan galdetu diogu.

Zunzuneguik adierazi du nahiko gustura daudela aurredenboraldiarekin eta “aurreko urtetik aurtengora egindako aldaketek taldea sendotu dutela, bai fisikoki eta baita talde bezala ere”. Bestalde, berretsi du “Hondarribiak maila mantenduko” duela, eta aurten zaila izango dela “talderen batek liga zailtzea, aurreko urtean Urdaibai Aviak egin zuen bezala”. Azkenik, esan du, taldearen helburu nagusia “gutxienez” Eusko Label Ligako “bandera bat irabaztea” dela.
 

Itzuli