Albisteak 2011

LEHIAKETA

19 Uzt 2011

PROZESU ARBITRALA

PROZESU ARBITRALA

ACT elkarteko diziplina batzordeak Urdaibai AE erakundearen aurka zigor espedientea abiatzea erabaki ondoren, erabaki horren aurkako apelazioa aurkeztu zen, eta apelazio hori aztertzeko prozesu arbitralean, audientzia saioa egin zen uztailaren 13an.

Saio horretan, eta arbitroak esandakoak aintzat hartuz, prozedurako bi aldeek honakoa adostu eta onartu dute: une jakin bat finkatzea, non diziplina prozeduraren suspentsioa altxatzea, ACT elkarte barruan kirol eta elkarte izaerako espedientearen tramitazioari jarraipena emateko.

Une hori, Gernikako 2. Instrukzio Epaitegiko zaintzapean abiatutako instrukzio prozedura bukatzen denean izango da, hain zuzen ere (hala gertatzen denean bertan behera geratuko da ACT elkarteko diziplina batzordeko epaileak 2011ko maiatzaren 15ean hartu zuen suspentsio erabakia ere). Instrukzioa bukatuta, aurretiaz egindako diligentziak bukatutzat emango dituen epailearen autoa jakingo da, eta auto horrek bat edo beste esan, espedientea zabaldutako erakundearen aurkako zigor espedienteari jarraipena emango zaio.
Aurretiaz egindako diligentzien epaitegi-prozedura ez da inolaz ere 2011ko irailaren 30a baino lehenago bukatuko, gaur-gaurkoz irailaren 21a eta 28rako inputatu berrien adierazpen hartzeak eta lekukoen hitzak biltzeko jakinarazpenak eta egin baitira aipatutako epaitegian.

Itzuli