Albisteak 2012

DIZIPLINA

12 Ira 2012

PRENTSA OHARRA: LEHIAKETA BATZORDEAREN EBAZPENA: XIV. FLAVIOBRIGA BANDERA

PRENTSA OHARRA: LEHIAKETA BATZORDEAREN EBAZPENA:  XIV. FLAVIOBRIGA BANDERA

Pasa den abuztuaren 25ean Castro Urdialesen jokatu zen Flaviobriga Banderaren ostean, Portugaleteko San Nicolas CR-k eta Sanpedrotarra AE-ak inpugnazioak aurkeztu zituzten ACT elkarteko Lehiaketa Batzordean.

Espediente horri bidea eman ondoren, Lehiaketa Batzordeak bere erabakiaren berri eman du irailaren 12an, eta elkarteko bazkide diren bi klub horien inpugnazioak aintzat hartzea erabaki, San Miguel Ligako sailkapen orokorrari dagokionez. Flaviobriga Banderako XIV. estropadako emaitzak ez dira aintzat hartuko sailkapen orokorrari begira, baina bai estropadako beste kirol arloei begira: estropadako sailkapena, garailea, sariak eta abar.

Horregatik, 2012ko San Miguel Ligako sailkapen orokorrean Castro Urdialesko estropadan banatutako puntuak ezabatuko dira, baina sailkapenarekin zerikusia duten beste kontu guztiak bere horretan utziko dira.

Itzuli