Albisteak 2014

BEREZIAK

28 Abu 2014

Portugaleten da jadanik "la Caixa" Koroa

Portugaleten da jadanik "la Caixa" Koroa

San Miguel Ligaren garaikurra Portugaleten izango da aste honetan, non datorren irailaren 21ean txapelketako garaileari emango zaion

Nojako hondartzetatik iritsi berria, "la Caixa" Koroa jadanik Portugaleteko Carlos VII hiribideko 4. zenbakian "la Caixak" daukan egoitzan. Aste honetan zehar bertan egongo da "la Caixa" Koroa, ikusi nahi duen guztiari itxaroten, eta ondoren Bermeora bidea ekingo du hurrengo astea bertan igarotzeko.

"la Caixa" Koroak jada ibilbide luzea darama denboraldi honetan. Orion hasi zuen bere bidea, eta Algorta, Zarautz eta Nojatik pasa ondoren Portugaleten egongo da ikusgai aste honetan. Esan beharra dago, Portugaleten bertan, datorren irailaren 21ean, San Miguel Ligako txapeldunari emango zaiola "la Caixa" Koroa garaikur gisa, bertan jokatuko den azken jardunaldiaren ondoren.

Itzuli