Albisteak 2010

LEHIAKETA

16 Ira 2010

PORTUGALETEN BUKATUKO DA 2010 URTEKO SAN MIGUEL LIGA

PORTUGALETEN BUKATUKO DA 2010 URTEKO SAN MIGUEL LIGA

Urdaibai Umpro Aviak edo Orio Amenabarrek ordezkatuko dute Naturhouse Castro Caja Madril Koroa altxatzeko unean; Igoera / Jaitsiera kanporaketak elitean zein bi ontzik arraun egingo duten erabakiko du

Gaur eguerdian aurkeztu da Bilboko El Corte Ingles eraikinean XXXVI. BANDERA EL CORTE INGLES estropada, eta bertan izan dira El Corte Ingles etxeko Kanpo Harremanetarako Burua, Jose Carlos Ramos Jauna, Portugaleteko alkatea, Mikel Torres Jauna, Portugaleteko Udaleko Kirol zinegotzia, Angel Anero JaunaPortugalete Arraun Taldeko presidentea, Alfredo Lopez Jauna, eta ACT elkarteko presidentea, Piter Bravo Jauna.

Portugaleteko estropadak San Miguel Ligako txapelduna eta Caja Madril Koroako garailea erabakiko ditu. Baita 2011ko San Miguel Ligako 12 klubak zein izango diren ere. Momentuz 10 ontzik dute postu ziurra. San Miguel Liga Bermeo edo Oriora joango da. Bou Bizkaiak edo Mirotzak ordezkatuko dute Castroko La Marinera ontzia arrakastaren olatuan. El Corte Ingles estropada beti izan da epaile fin Ligan, eta aurten are gehiago izango da. Ligako garailea Urdaibai izanen balitz, bere laugarren Caja Madril Koroa izanen litzateke. Lau Koroa azken zazpi denboralditan, hirugarrena azken lau denboralditan. Garailea Orio izanen balitz, bere lehen Koroa izanen litzateke, sari hori indarrean jarri zenetik (2003).

Lehiaketa eguerdian hasiko da, ACT Ligako Igoera / Jaitsiera kanporaketako bigarren jardunaldiarekin. Lau ontzi ariko dira bogan, bi txartel lortzeko borrokan, erlojupekoan. Ordu erdi geroago San Miguel Ligako zortzi ontzi onenen txanda izango da. Bi txanda hauek ohiko moduan jokatuko dira, lau ontziko bi txandatan.

Nabarmentzeko modukoa da, San Miguel Ligako garaileari CAJA MADRIL KOROA trofeoa emango zaiola igandean bertan, estropada bukatu eta berehala. Sari hori lehiaketako ontzi ofizialetik emango zaie garaileei.

Caja Madril Koroako garaileak:

2003 Astillero
2004 Urdaibai Umpro Avia
2005 Astillero
2006 Hondarribia Pasquier
2007 Urdaibai Umpro Avia
2008 Urdaibai Umpro Avia
2009 Naturhouse Castro
2010 ?

Itzuli