Albisteak 2016

BEREZIAK

13 Ira 2016

Playoffen oinordekoak (II)

Playoffen oinordekoak (II)

Ondarroa AEk eta Kaiarriba AEk ARC Ligako ordezakariak izango dira San Miguel Ligako igoera fasean

Gaur goizean playoffaren inguruko Portugalete Eulenen eta CR Aresen iritziak ezagutzen bagenituen, oraingoan ARC 1eko taldeen iritzia jakingo dugu. Batetik, ligako txapelduna eta menderatzaile absolutua aurkitzen dugu, Ondarroa AE hain zuzen. Ondarrutarrek bi estropadetan izan ezik, euren arerioak menderatzea eta bandera lortu zuten; hala, igoera faseko faboritoetako batean bilakatu da. Bestetik, Kaiarriba AE dago. Gipuzkoako hiriburuko traineruak txapelketa hasi aurreko astean entrenatzailez aldatu arren, behetik gora egin zuten eta azkeneko jaurdunaldietan Getariako AEri bigarren postua kentzea lortu zuten.

Horrela, Jon Iriondok, Ondarroa AEko entrenatzaileak, eta Jose Ramon Mendizabalek, Kaiarriba AEko entrenatzaileak, euren tripulazioen azkeneko ordua ekartzen digute.

Argazkia: Liga ARC

Itzuli