Albisteak 2013

ELKARTEA

26 Urt 2013

PEDRO ANDUEZAK ACT-KO PRESIDENTE IZATEN JARAITUKO DU

PEDRO ANDUEZAK ACT-KO PRESIDENTE IZATEN JARAITUKO DU

Urtarrilaren 26an 2013 urteko 1. eta 2. Batzar Orokorrak egin ditu ACT elkarteak, Oiartzunen duen egoitzan. Elkarteko kide diren talde guztiek parte hartu dute batzarretan. Bigarren batzarrean, Oriok Zierbenak zeukan tokia hartu du ACTn. Batzarraren ostean, klubetako kideek bazkari batekin jarraitu dute eguna, Astigarragako Bereziartua sagardotegian.

1.go Batzar Orokorrean honako gaiak nabarmendu dira:

 

             · Zamudion abenduan egindako azken batzarreko aktaren irakurketa eta onarpena.

            · 2012ko sos kontuen onarpena: Pasa den denboraldiko kontuen berri eman da, eta azalpen zehatzak eman ondoren, kontuak ixtea onartu da. Aurrekontua 800.000 eurokoa izan zen.

            · Zuzendaritza Batzordeak 2012an egindako kudeaketaren onarpena: Pedro Andueza ACT elkarteko presidenteak laburpen txiki bat egin du eta kudeaketa onartu egin da.

            · Orioko AE ACT Traineru Kluben Elkarteko kide berri gisa onartu da. Bide batez, Zierbena AEk bazkide izaera galdu du.

 

2. Batzar Orokorrean gai hauek nabarmendu dira:

 

· Estropada bakoitzean banatuko den sari kopurua 22.500 eurokoa izango da, gutxienez, pasa den denboraldiko kopuru bera.

· Maiatzaren 3rako 22.500 euroko berme bat aurkeztea onartzen da. Inolako diziplina prozesuren batean murgilduta ez dagoen klubari 2013ko irailaren 30ean itzuliko zaio bermea. Egoera kontrakoa bada, bermea indarrean egongo da urteko azken egunera arte.

· Dagokion bozketaren ondoren, ACT elkarteko Zuzendaritza Batzordea hautatu da, aldeko bederatzi botorekin, bi abstentzio eta boto bat kontra. Honakoa da batzorde horren osaketa:

            · Presidentea: Pedro Andueza

            · Idazkari: Maria Isabel Diago

            · Diruzaina: Miguel Bedia

            · Bozeramailea: Jose Manuel Sotelo

 

Azkenik, amaieran antolatutako Ez-ohiko Batzarrean, “la Caixa” bankua babesle berria izatea onartu da. La Caixa San Miguel Ligako babesle nagusia izango da hurrengo bi urteetan.

Itzuli