Albisteak 2014

ELKARTEA

18 Urt 2014

Pedro Andueza bere hirugarren agintaldira abiatzen da

Pedro Andueza bere hirugarren agintaldira abiatzen da

Batzarrak Zuzendaritza berretsi du eta CR Cabo da Cruz eta Zierbena AE bazkide bezala onartu ditu

Gaurkoan izan da, ACT-k Oiartzunen duen egoitzan, Traineru Kluben Elkartearen 2014. urteko lehenengo Batzar Orokorra. Bertan Zierbena AE eta CR Cabo da Cruz izan dira, SDR Castreña-k eta Zumaia AE-k utzitako lekua hartu dutena. Bestalde, klubek beraien konfiantza eman diote Pedro Anduezak eramandako bideari eta bere jarraipena presidente bezala berretsi dute. Hona hemen goizean zehar eztabaidatutako gai nagusietarikoak:

Gai zerrendaren lehenengo puntua, 2013ko abenduan Zamudion izan zen azken Batzarreko aktaren irakurketa eta onarpena izan da. Segidan, iazko jarduera ekonomikoa azterketu da eta 800.000€ko aurrekontua onartu da, emaitza, 10 bozka alde, abstentzio bat eta beste bat kontra. Zuzendaritzak joan den denboraldian burututako gestioa ere onartu da. Batzarraren lehenengo zatiari amaiera emanez, Zierbena AE eta CR Cabo da Cruz bazkide bezala berretsi dira. Onarpen honen ondorioz, SDR Castreñak eta Zumaia AEk Elkarteko bazkide izateari utzi diote.

Guzti honez gain, estropada bakoitzeko diru saria, gutxienez, 22.500€takoa izango dela erabaki da, aurreko sasoiko kopuru bera, hain zuzen ere. Honekin batera, 22.500€ko bermea aurkeztea onartu da bazkide bakoitzarentzat. Kopuru hau denboraldi bukaeran bueltatuko zaio bazkideari baldin eta zigor espedienterik ez baldin badu. Bukatzeko, ACTren zuzendaritzako talde berria bozkatu da 11 botu alde eta abstentzio bakarrarekin:  Pedro Anduezak lehendakari bezala jarraituko du, Isabel Diago diruzain lanetan arituko da, Francisco Gárate izango da idazkaria eta Chema López bokala. Batzarra bukatu ostean, bazkide guztiak, Astigarragako Bereziartua Sagardotegira joan dira urte hasiera bazkari batekin ospatzeko.

Itzuli