ACT TV 2015

BEREZIAK

12 Uzt 2015

Orio Babyautorentzat garaipena IV Eusko Label Banderan

Orio Babyautorentzat garaipena IV Eusko Label Banderan Orio Babyautorentzat garaipena IV Eusko Label Banderan

'San Nikolas' oriotarrak lortu du garaipena Kontxako badian, eta NT2 Hondarribiak lidertzan jarraitzen du

Kontxako badiak jaso du gaur goizean IV Eusko Label Bandera, non Orio Babyauto izan den garaile, Urdaibai Aviari zazpi segundo eta NT2 Hondarribiari zortzi segundo ateraz. 'Ama Guadalupekoak' San Miguel Ligaren lidertzan jarraitzen du, Urdaibai Aviarekiko zortzi puntuko aldearekin. “la Caixa” Patroi Onenaren sailkapenean, gaur maillot zuria San Juan Iberdrolarentzat izan da, gaur Endika Pérezek gidatua.

Gaurko ohorezko tanda aurtengo denboraldiaren isla argia izan da. Berdintasuna izan da ezaugarri nagusia, eta estropadaren 13. minuturarte Orio Babyautok ez du lortu bere lehiakideetatik ihes egitea. Hirugarren luzean 'San Nikalasak' balizetara bakarka iristea, kronoa 20'13”66ko denborarekin geldituz eta IV Eusko Label Bandera lortuz, denboraldiko lehenengoa. Bigarren postuarengatik lehia bizia izan da Urdaibai Avia eta NT2 Hondarribiaren artean, eta azkenik bizkaitarrentzat izan da bigarren postua eta hirugarrena hondarribiarrentzat. Tirán Pereirak itxi du txanda 20'31”96ko denborarekin.

Cabok berriz ere, bigarren txandan, estropadak atzetik aurrera egiteko bere abilezia erakutsi du. Estropadaren denbora handi batean zehar azkeneko postuan zeuden Gustavo Vázquezen mutilak, baina bostgarren martxa sartu ondoren 20'37”96ko denborarekin amaitu du, bostgarren postua lortuz. San Juan Iberdrola, seigarren, galiziarrengandik hiru segundora geratu da, eta Kaiku Produchak zazpigarren postua bereganatu du 20'37”32ko markarekin. Txanda San Pedro Ecolmarek itxi du, zortzigarren postuan, 20'57”24ko denborarekin.

Lehenengo txandak bi protagonista argi izan ditu. Estropadaren lehenengo erdian Astillero izan da erritmoa jarri duena, baina Zierbena Bahías de Bizkaia atzetik aurrera etorri da eta txanda irabazi du 20'58”71ko denborarekin, bederatzigarren postua lortuz. Bere aldetik, Astilleroren 'San Jose' traineruak hamargarren postua lortu du, sei segundoko aldearekin bizkaitarrekiko. Portugalete Eulenek 21'18”71ko marka eginez hamaigarren postua egin du eta Samertolameu Rodman Group izan da azkena 21'25”95eko erregistroarekin.

Zumaia Salegi Jatetxea, lider berria

Garaipena IV Eusko Label Banderan Zumaia Salegi Jatetxearentzat 11'06”28ko denborarekin, gainera Euskotren Ligako lidertza lortzeko balio izan diona. Hauen atzetik San Juan Iberdrola, 11 segundora, eta Orio Babyauto 16 segundora, sartu dira. Oriotarrengandik lau zentesimara Hibaika Jamomen Ancín sartu da. Hauek izango dira beraz, 2015eko Euskotren Ligan parte hartuko duten lau ontziak. Txanda osatu dute Cabo, 11'52”80ko denborarekin, Zarautz-Getaria 11'59”98rekin, Hernani Iparragirre Sagardotegia 13'11”06ko denborarekin eta Donostia Arraun Lagunak deskalifikatua izan da bere kaletik ez sartzeagatik.

Itzuli