ACT TV 2014

ELKARRIZKETAK

30 Abu 2014

Orio Babyautok lortu du garaipena Portugaleten

Orio Babyautok lortu du garaipena Portugaleten

'San Nikolas' traineruak bere popan ezarri du XXXIII Noble Villa de Portugalete – Mundobasket 2014 bandera eta bi puntu kendu dizkio Hondarribia Orsari sailkapenean

Arratsalde honetan arrauna eta saskibaloia eskutik etorri dira Ibaizabalen XXXIII Bandera Noble Villa de Portugalete – Mundobasket 2014ren lehiatzearekin, San Miguel Ligako hamaseigarren jardunaldiari dagokiona. Estropadan, Orio Babyauto atera da garaile 19'04”74ko denbora egin eta Kaiku Ambilampi segundu bateko  aldea atera ostean. Era honetan, 'San Nikolas'ekoak bi puntuko aldea jan diote gaur hirugarren postuan sailkatu den Hondarribia Orsari “la Caixa” Koroaren lehian. Ohorezko txandan lehia eta berdintasuna izan da nagusi eta oriotar, hondarribiar eta sestaoarren artean txandatuz joan da estropadaren aurrekaldea, baina azkenik oriotarren alde egin du balantzak. Atzetik, Kaiku Ambilamp eta Hondarribia Orsa iritsi dira segundo bat eta bosteko atzeraperarekin, hurrenez hurren. Txanda osatu du Cabok, hirabazleengandik 18 segundora bostgarren postuan sailkatuz.

Lehenengo txanda hasieratik amaierara Urdaibai Aviarentzat izan da bere lehiakide guztiak kontrolatuz eta 19'18”62ko denbora egin du, laugarren postua lortzeko. Txanda honetako lehia gogorrena Astillero eta San Pedro Ecolmareren arten bizi izan dena izan da, non azkenean 'Libia' izan den garaile Astillerori 14 segundoko aldea aterata. Postuei begiratuz, sanpedrotarrak zazpigarren izan dira eta kantabriarrak hamaikagarren postuan amaitu dute, eta era honetan gipuzkoarrek sei puntuko aldea dute azkenaurreko postuarekiko. Pedreñak osatu du txanda eta sailkapena 20'18”98ko markarekin.

Bigarren txandari dagokionez, Zierbena Bahías de Bizkaia eta Portugalete Eulenek lehia gogorra izan dute, eta azkenik 'galipo'entzako izan da garaipena 19'32”50eko denbora eginez eta seigarren postua lortuz, azken luze on baten ondoren. Gainera Zierbenakoen patroiak, Vicente Carpinterok, “la Caixa” patroi hoberenaren garaikurreko sailkapenean lidertzan jarraituko du. Bestalde, jarrilleroek, 19'36”72ko markarekin, zortzigarren postua lortu dute. Txanda San Juan Iberdrola, bederatzigarren, eta Tirán Pereirak, hamargarren, itxi dute oriotarrekiko 37 eta 40 segundoko atzerapenarekin, hurrenez hurren.

Bihar Bilbon

Bizkaiko hiriburuan izango da bihar San Miguel Liga V Bandera de Bilbao jokoan jarriz, denboraldiko hamazazpigarren jardunaldia. Hitzordua 12.00etatik aurrera izango da erlojupeko formatua, non barneko baliza Bilboko udaletxean egongo da.

Itzuli