Albisteak 2019

BEREZIAK

01 Uzt 2019

Orio Babyautok bere historiako denboraldi hasierarik onena lortu du

Orio Babyautok bere historiako denboraldi hasierarik onena lortu du

Indartsu hasi du "San Nikolas" ontziak lau jardunaldietan 46 puntu eskuratuta
 

Oriotarrak olatu aparretan daude denboraldiko hasiera honetan. Neguko probetan zantzu onak eman zituen Jon Salsamendik gidatutako taldeak, eta hala, aurtengo denboraldian beste oilarren pare arituko zen ustea zabaldu zen. Uste hori egi bilakatu da. Eta talde indartsuenekin lehian bakarrik ez, oriotarrek jokatutako lau estropadetatik bitan nagusi izan dira (X. Bilboko Bandera eta XXXVI. Petronor - Zierbena Bandera), eta azken asteburuan jokatutako beste bitan (I. Repsol Electricidad y Gas Bandera eta XXXIV. El Correo Ikurriña BBK - Sari Nagusia), berriz, bigarren postuan geratu dira. Lortutako emaitza horiekin, “San Nikolas” ontzia Eusko Label Ligako liderra da 48 puntutik 46 lortuta, eta hala, 2014ko denboraldian lau jardunaldietan eskuratu zituen 45 puntuen langa gainditu du Orio Babyautok, historia eginda. 

2014ko sasoian, Igor Makazagak zuzendutako taldeak indartsu hasi zuen denboraldia, izan ere, lehen jardunaldiko II. Euskadi Basque Country Bandera eta hirugarren jardunaldiko I. Conceillo de Bueu Bandera irabazi zuen. Bigarren (II. Nauta Sanxenxo Bandera) eta hirugarren (IX Bandera Marina de Cudeyo - GP Dynasol) jardunaldietan, berriz, bigarren eta hirugarren postuan amaitu zuten oriotarrek. Modu horretara, oriotarrak lehen postuan kokatu ziren 45 punturekin Urdaibai Aviarekin berdinduta.
 

Itzuli