ACT TV 2017

BEREZIAK

10 Abu 2017

Ondarroaren lehenengoa

Ondarroaren lehenengoa

Arraunaren maila goreneneko lehen estropada jasoko du igandean udalerri bizkaitarrak

‘Antiguako Ama’-ren lehenengo denboraldi erdi on baten ondoren, CaixaBank Koroaren lehian ospatuko den etxeko lehen estropadan irudi ona ematearen erronkari aurre egin beharko dio. XXXIII. Ondarroako Bandera – Cikautxo Sari Nagusia igandean jarriko da jokoan 12.00etan eta hiru itsa-miliako ohiko formatuan lehiatuko da, lau luze eta hiru ziabogarekin. Barneko balizak Ondarroako portuko kanpoko kai-muturraren parean egongo dira kokatuak, non hara gerturatzen diren zaletuak estropada primeran ikusi ahal izango duten. Igandean lehiaturiko jardunaldi bat izanik, txanden eraketa Hondarribiko XXX. Bandera – GP Mapfreren amaierako sailkapenaren araberakoa izango da.

Estropada honen aurkezpen saioa gaur goizean ospatu da Ondarroako Kofradia Zaharrean, eta bertan izan dira Zunbeltz Bedialauneta, Ondarroako alkatea; Unai Barrenetxea, Ondarroako Udaletxeko Kirol zinegotzia; Gorka Elordi, Ondarroa Cikautxoko presidentea; eta Gotzon Juaristi, Cikautxoko Presidentea.

Kontsultatu estropadako dossier-a

Itzuli