Albisteak 2023

LEHIAKETA

24 Abu 2023

Ondarroak Eusko Label Liga hartuko du larunbat honetan

Ondarroak Eusko Label Liga hartuko du larunbat honetan Ondarroak Eusko Label Liga hartuko du larunbat honetan

Ondarroako XXXIX. Bandera-Cikautxo SN izango da larunbat arratsaldean Ondarroako badian jokatuko den bandera 18:15etik aurrera.

Nahiz eta aurten estropada abuztu amaieran izan, eta asteburu honetan Eusko Label Ligako estropada bakarra jokatuko da, bai klubak eta bai udalak herria ekitaldi handi batez gozatzera animatzeko deia egiten dute. Iazko denboraldiko balentria errepikatzea zaila izango dela jakitun, baina beti bezala etxeko taldeko arraunlariei etxean estropada on bat egin laguntzeko eta beste denboraldi batez Eusko Label Ligan jarraituko dutela ospatzeko deia egiten die herritarrei.

Jardunaldi honetan, Eusko Label Ligako hamabi traineruek parte hartuko dute, sailkapen nagusiaren arabera hiru txandatan banatuta. Horregatik, lehenengo txandan SD Samertolameu Fandicosta, Itsasoko Ama-Santurtzi, Ondarroa Cikautxo eta Kaiku Berez Galanta aritu ziren. Bigarren txandan Lekittarra Elecnor, Getaria Arraun Elkartea, CR Cabo da Cruz eta Orio Orialki izango dira, eta sailkapen orokorreko lau traineru onenek, Donostiarra Amenabar Ur Kirolak, Hondarribia, Zierbena Bahías de Bizkaia eta Bermeo Urdaibai.

Aurreko denboraldian bezala, estropadaren ZALEEN GUNEA Itsasaurreko karpan egongo da eta bertan, besteak beste, pantaila erraldoia, Eusko Label produktuak dastatzeko aukera, lehiaketako garagardoa, Keler, edo CaixaBank Koroarekin argazkiak ateratzeko aukera egongo dira.
 

Itzuli