ACT TV 2015

BEREZIAK

23 Abu 2015

NT2 Hondarribiarentzat Portugaleten garaipena

NT2 Hondarribiarentzat Portugaleten garaipena

'Ama Guadalupekoa'k beste bandera bat gehitu du denboraldi honetan 8 zentesimako aldera ateraz Urdaibai Aviari

Gaurkoan oso estropada zirraragarria espero zen XXXIV Noble Villa de Portugalete Banderan, eta hala izan da. NT2 Hondarribiak lortu du garaipena Urdaibai Aviarekin izan duen amaiera estuaren ondoren. San Miguel Ligaren sailkapen nagusian hondarribiarrak dira lidertzan 172 punturekin, Urdaibai Aviarekiko 18 puntuko aldearekin. "la Caixa" Patroi Onenaren Garaikurrean Urdaibai Aviako Gorka Aranberrik aldea murriztu du Irakoitz Etxeberriarekiko gaur lortutako 3 puntuen ostean.

XXXIV Noble Villa de Portugalete Banderako ohorezko txanda oso zirraragarria izan da, lehenengo bi postuak 8 centesimako aldeaz banatuak egon direlarik. NT2 Hondarribiak 3"ko zigorra jaso du eta 19'32"50eko denborarekin bideo finisharen erabakiaren ondoren garaipena lortu du 8 zentesimako aldearekin Urdaibai Aviarekiko. Orio Babyauto 19'48"42ko markarekin zazpigarren posturaino joan da. Kaiku Produchak itxi du txanda, zortzigarren denborarik onena markatuz hondarribiarrekiko 16"20ko atzerapenarekin.

Beste behin bigarren txandak ikuskizun handia eskeini digu. Tirán Pereirak lortu du denborarik honena 19'41"32rekin hirugarren postua lortuz. San Pedro Ecolmare galiziarrengandik 4 zentesimara iritsi da laugarren postuan. Cabok bostgarren denborarik onena lortu du 19'44"20rekin eta San Juan Iberdrolak itxi du txanda Moañakoekiko 17"78 atzerapenarekin, hamargarren postua lortuz.

Gaurko lehenengo txandak Zierbena Bahías de Bizkaia oso indartsu bat erakutsi digu, atzoko sentsazioak hobetuz. Bizkaitarrak seigarren postua eraman dute 19'44"62ko denborarekin. Astillero izan da bederatzigarren 19'50"66rekin eta Portugalete Eulen eta Samertolameu Rodman Groupek itxi dute sailkapena, hamaikagarren eta hamabigarren postuan hurrenez hurren.

Bilbo eta Zierbena

San Miguel Ligak denboraldi erregularreko azkenekio bi jardunaldiak lehiatuko ditu datorren asteburuan, larunbatean Bilbon eta igandean Zierbenan, hamasei eta hamazazpigarren jardunaldiei dagozkienak. 

Itzuli