Albisteak 2015

LEHIAKETA

16 Abu 2015

NT2 Hondarribiarentzat garaipena Zarautzen

NT2 Hondarribiarentzat garaipena Zarautzen

'Ama Guadalupekoa'k garaipena lortu du Zarauzko XXXVIII. Estropada hauen bigarren jardunaldian eta ikurriña etxera bidean eraman dute

NT2 Hondarribiak gaurko Zarauzko XXXVIII. Estropaden bigarren jardunaldi hau ere menderatu du, azkenik amaierako garaipena lortuz, orain arte lortu ez zuen garaipena, 37'17"94ko denborarekin, 24 segundo Urdaibai Aviaren aurretik eta 30 segundo Kaiku Producharen aurretik. Era honetan, NT2 Hondarribiak lidertzan jarraitzen du 148 punturekin eta, Urdaibai Avia, bigarren da 132 punturekin, "la Caixa" Patroi Onenaren Garaikurrean Irakoitz Etxeberriak jarraitzen du lehen postuan.

Zarauzko bigarren jardunaldi hau estropada eremuaren aldaketa batekin hasi da. Kirolarien segurtasuna zihurtatu eta berdintasuna bermatu nahian, Batzorde Teknikoak estropada eremeuaren 600 metro moztea erabaki du. Honela 'Ama Guadalupekoa' berriz ere garaile irten da 17'35"86rekin, Kaiku Producharekiko lau segundoko aldearekin. Urdaiba Avia, dezima gutxigatik hirugarren postuaren konformatu behar izan da, eta Orio Babyauto izan da laugarren 13 segundora.

Tirán Pereira eta Cabok amaiera zirraragarri bat eskeini digute, non dezima gutxiren aldearekin, Moañakoentzat izan den garaipena, bostgarren postua lortuz eta Boirokoak seigarren postura bidaliz. San Juan Iberdrola, 18'03"86rekin zazpigarren izan da, eta San Pedro Ecolmarek bederatzigarren postua erdietsi du 18'04"56rekin.

Lehenengo txandan, Zierbena Bahías de Bizkaia izan da protagonista Astillerorekin batera. Bizkaitarrek lortu dute txandako garaipena 18'04"02ko erregistroarekin 'San José' ontziaren denbora lau segundoan hobetuz, zortzigarren eta hamargarren postuak lortuz hurrenez hurren. Txanda eta estropada osatu dute Portugalete Eulen eta Samertolameu Rodman Groupek.

Hondarribia eta Portugalete

Datorren larunbatean San Miguel Liga Hondarribiara mugituko da 18:00etan eta Igandean, 12:00etatik aurrera Portugaleteren txanda izango da hamabostgarren jardunaldia jokoan jartzeko.

Itzuli