Albisteak 2015

LEHIAKETA

29 Eka 2015

NT2 Hondarribiak eraman du III Euskadi Basque Country Bandera

NT2 Hondarribiak eraman du III Euskadi Basque Country Bandera

'Ama Guadalupekoak' oso garaipen estua lortu du Malagan eta San Miguel Ligaren edizio berri honetako lehen liderra bilakatu da

Pronostiko guztiek hala zioten, eta hala izan da. Seguru aski historiako San Miguel Ligarik parekatuenaren aurrean gaude, datuak hala diote. NT2 Hondarribiak lortu du gaur goizean Malagan III Euskadi Basque Country Banderan 19'23”76ko markarekin, Urdaibai Avia baino bost dezimako denbora eginez. Honetaz aparte, laugarren sailkatua, Kaiku Producha, eta bederatzigarrenaren artean, San Pedro Ecolmare, bost segunduko aldea besterik ez da egon. Honela, NT2 Hondarribia San Miguel Ligako lehen lider bezala kokatu da, eta datorren asteburuan horiz jantziko da berriro Galizian. Bere aldetik, patroi hoberenaren 'la Caixa' maillot txuria Asier Zurinaga, Kaiku Produchako patroiarentzat izan da.

NT2 Hondarribiaren 'Ama Guadalupekoa' garaipena lortzeko intentzioarenkin atera da eta hasieratik bere lehiakideekiko metroak eta segundoak ateratzen hasi da. Mikel Horbañanosen mutilak, hasieratik, Portugalete Eulen eta Astillerorekiko traineru bateko distantzia atera du. Estropada guztian zehar erlojupeko lehia bat izan dute gipuzkoarrek Urdaibai Aviaren denbora hobetzen saiatzeko. Azkeneko balizan denbora bera markatuz, Ioseba Amunarrizek bere taldekideak zukutu ditu eta 19'23”76ko denbora lortuz, bost dezimako aldea atera dio Urdaibai Aviari, III Euskadi Basque Country Bandera irabazteko balio izan diona Malagan. Atzetik, Astillero 22 segundoko atzerapenarekin iritsi da, zortzigarren postua bereganatuz. Portugalete Eulen, 20'01”74ko denborarekin hamargarren izan da, eta Samertolameu Rodman Groupek kronoa 20'24”00rekin sailkapeneko azken postuan sailkatu da.

Lehenengo txanda, Urdaibai Avia eta Orio Babyautoren arteko lehia berdinduarekin hasi da, eta ez da denbora asko pasa Tirán Pereira eta Zierbena Bahías de Bizkaia atzean utzi dituztenerako. Jon Salsamendik entrenaturiko taldeak alde txikiarekin lehen bi ziabogetan aurretik pasatzea lortu du. Hirugarren luzean, aldiz, 'Bou Bizkaia'k mirotzekiko aldea irekitzea lortu du, 8 segunduko aldea ateraz. Atzetik, Tirán Pereira eta Zierbena Bahías de Bizkaia oriotarrak harrapatzen saiatu dira. Azken luzeak, hirugarrenean ikusirikoa baieztatu du. Urdaibai Aviak helmugarako bidea hartu eta 19'24”26ko denborarik onena ezarri du, Orio Babyautori, gaurko hirugarren sailkatua, 13 segundoko distantzia ateraz. Bestalde, Tirán Pereirak, 19'44”64ko denborarekin, zazpigarren postua lortu du eta Zierbena Bahías de Bizkaiarentzat izan da hamaikagarren postua, mirotzekiko 41” aldearekin.

Hirugarren txanda guztietan berdinduena izan da, denen artean lau segunduko aldea besterik ez delako egon. Azken luze zoragarri batean, Kaiku Producharentzat izan da garaipena 19'42”22ko denborarekin, lau dezimako aldea ateraz San Juan Iberdrolari, lau eta bostgarren postua lortuz hurrenez hurren. Hirugarrena Cabo izan da, amaieran seigarren postua lortuz, 19'44”46ko markarekin., eta San Pedro Ecolmare bederatzigarren izan da 19'47”10ko denborarekin.

Galizia, hurrengo geldialdia


San Miguel Liga Galiziara joango da hurrengo asteburuan, larunbatean 18:00etan eta igandean 12:00etan denboraldiko bigarren eta hirugarren jardunaldian jokoan jartzeko.
 

Itzuli