Albisteak 2015
BEREZIAK
20 Ira 2015
NT2 Hondarribiak bere zalegoa koroatu du
Harrera erraldoi batean 'Ama Guadalupekoa'k bere zaleei "la Caixa" Koroa eskeini die
"la Caixa" Koroa Hondarribiara iritsi da arratsalde honetan marea berde baten aurrera. NT2 Hondarribia, bigarren urtez jarraian, 19:00etan Alamedatik sartu da San Miguel Ligako txapeldun bezala. 'Ama Guadalupekoa' udalerri bidasoarrean lehorreratu da suziri eta txaranga soinu tartean. Arraunlari, prestatzaile, laguntzaile zein zuzendaritzako kideak milaka zaleturen aurrean herriari itzulia egin diote. Lehenengo, Udaletxean geratu dira, nun udal-taldeak jaso dituen txapeldunak.
Udaletxeko harreraren ondoren, bideak Kofradiara eraman ditu, leku historikoa eta ohiko ospatzeko gunea hondarribiar familia guztiarentzat.