ACT TV 2015

BEREZIAK

11 Uzt 2015

NT2 Hondarribia, III ?la Caixa? Banderan ere

NT2 Hondarribia, III ?la Caixa? Banderan ere NT2 Hondarribia, III ?la Caixa? Banderan ere

'Ama Guadalupekoa'k geldiezin jarraitzen du eta San Miguel Ligako lidertzan sendotzen da bezte garaipen batekin

Gaur Pasaiak San Miguel Ligaren jardunaldi berri bat jaso du, non NT2 Hondarribiak garaipena lortu duen III “la Caixa” Banderan 19'28”78ko denborarekin, eta San Miguel Ligaren lidertzan jarraitzen du, hirugarren garaipen honekin 47 puntuz lortuz. Bigarren postua Urdaibai Aviarentzat izan da 'Ama Guadalupekoa'tik bi segundora, eta hirugarren postua aldiz, Orio Babyautok lortu du bederatzi segundoko atzerapenarekin. Era honetan, hondarribiarrak bederatzi puntura daukate Urdaibai Avia eta 14ra Tirán Pereira. “la Caixa”ren Patroi Onenaren sailkapenean Asier Zurinaga, Kaiku Produchako patroiak jarraitzen diu lidertzan 6 punturekin.

NT2 Hondarribiak Malagan ezarri zuen erritmo biziarekin jarraintzen du eta gaur Pasaiako uretan bere hirugarren bandera lortu du, kasu honetan III “la Caixa” Bandera, 19'28”78ko markarekin, bi segundoko aldea ateraz Urdaibai Aviaren 'Bou Bizkaia'ri. Txanda Tirán Pereira eta Caboren arteko lehia batekin itxi da, non amaieran Moañakoak atera diren garaile zortzi zentesimako aldearekin, laugarren postua lortuz eta Boirokoak bostgarren utziz, biharko ohorezko txandatik kanpo.

Orio Babyautoren 'San Nikolas'a bere txanda baliatu du errebeindikatzeko eta bere lehiakideengandik ihes egin du hasieratik, 19'38”36ko marka eginez hirugarren postua lortuz. San Pedro Ecolmareren 'Libia', zortzigarren, 22 segundoko atzerapena lortu du 'Ama Guadalupekoa'rekiko, San Juan Iberdrolarekin izandako lehia bizi baten ondoren. Sanjuandarrak aldiz, seigarren postua lortu dute 19'43”30ko markarekin. Astillero bederatzigarren izan da 20'00”62ko denborarekin.

Lehenengo txandan Kaiku Producharen nagusitasuna izan da ezaugarri nagusia, hasieratik amaierara lehenengo postuan ezarriz, 19'48”64ko denborarekin zazpigarren postua lortuz. Atzetik, lehia gogorra egon da, hamargarren izan den Zierbena Bahías de Bizkaia, eta hamaikagarren postua lortu duen Portugalete Eulenen artean. Txanda itxi du Samertolameu Rodman Groupek 20'27”58ko denborarekin.

San Juan Iberdrolarentzat garaipena

Euskotren Ligaren lehenengo jardunaldian berdintasuna izan da ezaugarri nagusia. Azkenean, garaipena San Juan Iberdrola, lehengo urteko txapeldunentzat izan da 9'54”02ko markarekin. Bigarren postua Zumaia Salegi Jatetxearentzat izan da, segundo bateko atzerapenarekin, eta Hibaika Jamones Ancín hirugarren izan da 'Bateleretatik' 10 segundora. Laugarren postua Orio Babyautorentzat izan da 10'04”14ko erregistroarekin, eta nahiko bideratua utzi du Euskotren Ligan parte hartzeko postua. Caboko galiziarrak 21 segundoko atzerapena izan dute sanjuandarrekiko, eta Zarautz-Getariak 31 segundo galdu ditu. Estropada itxi dute Hernani Iparragirre Sagardotegiak 10'46”10 eta Donostia Arraunek 10'51”84rekin.

San Miguel Liga eta Euskotren Liga Donostiako badiara lekualdatuko dira bihar, non 12:00etatik aurrera IV Eusko Label Bandera jokoan jarriko den. 

Itzuli