Albisteak 2015

LEHIAKETA

18 Uzt 2015

NT2 Hondarribia garaile Portugaleten

NT2 Hondarribia garaile Portugaleten NT2 Hondarribia garaile Portugaleten

'Ama Guadalupekoa'k bere denboraldiko bostgarren bandera erdietsi du Portugaleteko ureta eta Euskotren Ligan, Zumaia Salegui Jatetxea berbera egin du IV Euskotren Bandera irabazita

Gaur goizean Portugaleteko uretan NT2 Hondarribiak bere denboraldiko bostgarren bandera irabazi du, VII Ambilamp Bandera “Reciclamos la Luz” hain zuzen ere, 19'32”32ko denborarekin, eta honela , San Miguel Ligaren lidertzan sendotzen da 81 punturekin, Urdaibai Aviaz jarraitua 69 punturekin. “la Caixa” Patroi Onenaren sailkapenean, Irakoitz Etxeberria, Orio Babyautoko patroi da lider berria 12 punturekin, eta Asier Zurinaga, Kaiku Produchako patroia da bigarren 9 punturekin.

Gaurko ohorezko txandan argi ikusi den bezala, Mikel Orbañanosen mutilak sasoi betean dira eta kronoa 19'32”32n geratu dute. Urdaibai Avia bigarren izan da 19'42”06ko denborarekin, hiru segundoko zigorra jaso du tosta hautsi eta irteera berriro eman beharra izanagatik.. Kaiku Producharen 'Bizkaitarra' bostgarren postuan sailkatu da hondarribiarrengandik 13 segundora iritsita. Orio Babyautok itsi du txanda 19'48”96ko denborarekin, zortzigarren izateko.

Bigarren txanda lehia gogor bat izan da, non lau ontziak oso alde txikiarekin egon diren arraunean. San Juan Iberdrola izan da garailea 19'43”10ko denborarekin, hirugarren postua lortuz. Atzetik, San Pedro Ecolmare bi segundora sartu da, laugarren postua lortuz. Bestalde, Astillero eta Tirán Pereirak euren arteko lehia izan dute hirugarren postuagatik, non kantabriarrak nagusitu diren 19'46”94ko denborarekin seigarren postura iritsiz, eta galiziarrak segundo bat baina gutxiagorekin zazpigarren postura bidaliz.

Lehenengo txandan Caboren erremontada berri bat ikusi ahal izan da, lehen ziaboga azken postuan hartu ondoren garaipena lortu baitu 19'54”70eko erregistroarekin, bederatzigarren postua lortuz. Zierbena Bahías de Bizkaia, lehen postuan joan ondoren estropadaren zati handi batean galizierrengandik 5 segundora iritsi da, hamargarren izateko. Portugalete Eulenek hamaikagarren postua lortu du 20'11”90eko markarekin eta Samertolameu Rodman Groupek itxi du sailkapena garaileengandik 42 segundora.

Euskotren Ligan garaipena eta lidertza Zumaia Salegi Jatetxearentzat izan dira IV Euskotren Banderan. San Juan Iberdrolarekin lehia gogor bat eduki ondoren, zumaiarrak 10'33”85eko denbora markatu dute eta 3”60ko aldea atera diote 'Batelerei'. Atzetik, Hinaika Jamones Ancín izan da hirugarren 10'41!69rekin eta Orio Babyautok itxi du txanda garaileengandik 21 segundora.

Noja eta Getxo

San Miguel Liga eta Euskotren Liga Nojara joango dira datorren larunbatean, III Playas de Noja Bandera lehiatzeko eta Getxora igandean, Getxoko Estropaden XXXVII. Ikurriña jokoan jartzeko.

Itzuli