Albisteak 2015

LEHIAKETA

19 Ira 2015

NT2 Hondarribia Bermeon koroatu da

NT2 Hondarribia Bermeon koroatu da

'Ama Guadalupekoa'rentzat izan da gaur garaipena Bermeoko uretan, eta jardunaldi baten faltan, San Miguel Ligako txapeldun bilakatu da

San Miguel Ligak jada badauka txapelduna. NT2 Hondarribiak, estropada baten faltan, eta gaur Bermeo Hiriko XXXIII. Banderan garaipena lortu ostean, bere hirugarren "la Caixa" Koroa bereganatu du. Bihar egingo da Koroaren entrega Portugaleteko uretan. 'Ama Guadalupekoa'k, gainera, estropada baten faltan, Castroren menpe 2009tik zegoen 12 bandera eta 13 garaipeneko errekorra berdindu dute, eta San Miguel ligako puntuen errekorra ere hautsi dute. "la Caixa" Patroi Onenaren Garaikurrari dagokionez, San Juan iberdrolak lortu du mailot zuria. Igoerako playoff-ean aldiz, Zumaia eta Getaria Indauxek hartu dute abantaila bigarren jardunaldirako.

'Ama Guafalupekoa'k ez die inongo aukerarik eman bere aurkariei eta garaipena lortu du Bermeo Hiriko XXXIII. Bandera txanda menderatu ostean, non 19'51"74ko denborarekin, Orio Babyautori bost segundo eta Urdaibai Aviari 12 segundoko aldea ateraz. Kaiku Producha, amaierako 20'24"30ko denborarekin, seigarren postuan ezarri da.

San Juan Iberdrolak menderatu du lehenengo txanda, nahiz eeta Tirán Pereirarekin lehia gogorra izan arran. Azkenik, 'Erreka'koak garaile atera dira 20'10"08ko denborarekin, laugarren postua lortuz. Hauen atzetik, Tirán Pereira, bi segundora bostgarren postuan kokatu da estropadan, eta San Pedro Ecolmare zazpigarren izan da. Txanda eta estropada Cabok osatu du, 20'26"92ko denborarekin.

Zumaia eta Getaria Indaux-ek abantaila hartzen dute

Playoff-ean dena oso estu dago eta biharko jardunaldirarte ez dira gauzak argituko. Hala ere, gaur Zumaiak abantaila lortu du 20'56"02ko erregistroarekin garaipena lortu ostean, lau puntu lortuz. Hiru segundora, Getaria Indaux izan da, eta Portugalete Eulen 20'42"70eko denborarekin, hirugarren. Mugardosek itxi du playoff-eko txanda 17 segundora, puntu bat lortuz

El Corte Inglés Banderarekin itxiera

San Miguel Ligaren azken jardunaldia jokatuko da bihar Portugaleteko uretan, El Corte Inglés Bandera lehiatuz 12:00etan. Bertan, datorren urtean San Miguel Ligan arraun egingo duten bi taldeen izenak ezagutuko dira. Bestalde, estropadako eta "la Caixa" Patroi Onenaren Sariaren garailea ere ezagutuko ditugu. Eta, nola ez, NT2 Hondarribia San Miguel Ligako garaile bezela sarituko da.

Itzuli