ACT TV 2016

19 Eka 2016

NT2 Hondarriarentzat lehenengoa Sevillan

NT2 Hondarriarentzat lehenengoa Sevillan

‘Ama Guadalupekoa’k bigarren urtez jarraian Euskadi Basque Country Bandera astindu du eta aurreko denboraldiko erritmo onari jarraipena eman dio
 

Badirudi ez dela kehengo urtetik ezer ere aldatu. Aurreko denboraldiko NT2 Hondarribiaren 12 banderen ostean, gaur Sevillan jokatu den IV Euskadi Basque Country Banderan garaipena lortu dute. Ioseba Amunarrizen mutilek, 19’22”86ko denborarekin, 3” aldea atera diote Urdaibai Aviari eta 6” Astillerori. Honenbestez, NT2 Hondarribia da 2016ko San Miguel Ligako lehen liderra 12 punturekin, bigarren postuan Urdaibai Avia da 11 punturekin eta, Astillero hirugarren 10 punturekin. CaixaBank patroi onenaren sailkapenean lehengo urteko txapeldun diren San Juan Iberdrolarentzat izan dira lehenengo hiru puntuak Endika Pérezen bitartez. Cabok bipuntu jaso ditu eta Tirán Pereirak bat.

Ohorezko txandak agerian jarri du ‘Ama Guadalupekoa’ dela aurten ere aurkari indartsuenetako bat, txandako aurrealdea hartuz hasi bezain laster. Baina hala ere ez da estropada erosoa izan hondarribiarrentza, hasieratik Astilleroren erregistroen atzetik joan direlako azken metroetaraino. Azkenean, gipuzkoarrentzat izan da garaipena 19’22”86ko denborarekin, sei segundoko aldea ateraz Urdaibai Aviari eta. Kaiku Producha, 19’30”26rekin laugarren postuan sailkatu da eta Orio Babyautok bederatzigarren postua lortu du 19’39”40ko erregistroarekin.

Astillerok lehenengo txanda hasieratik amaierara zuzendu du 19’29”58ko denborarekin eta azkeneko metroetararte garaipenarekin amets egin izan du, baina azkenean hirugarren postuan sailkatu dira. Zierbena Bahías de Bizkaia, 19’36”52rekin seigarren izan da. Atzekit, Portugalete Eulen eta Zumaia hamargarren eta hamabigarren izan dira, hurrenez hurren, 19’48”74 eta 19”58”52ko denborekin.

Bigarren txanda izan da gaurko estropadako lehiatuena. Bertan, San Juan Iberdrolak lehia bizia eduki du Tirán Pereirarekin txandako garaipena lortzeko, eta azkenik gipuzkoarrentzat izan da garaipena eta bostgarren postua amaierako sailkapenean 19’34”66ko erregistroarekin, eta galiziarrak zazpigarren izan dira 19’37”44rekin. Cabo zortzigarren izan da, 19’39”10ekin eta San Pedro hamaikagarren izan da 19’52”72ko erregistroarekin.

Atsedenaldia

San Miguel Ligako ontziek atsedenaldia edukiko dute datorren asteburuan berriro ere txapelketara itzuli aurretik. Larunbata, uztailak 2, XV Bandera Real Astillero de Guarnizo - XL GP Ayto. de Astillero jokoan jarriko da eta hurrengo egunean Zierbenako uretan XXXIII Petronor Bandera lehiatuko da.
 

Itzuli