Albisteak 2017

BEREZIAK

18 Abu 2017

Nor nagusituko da Zarautzen?

Nor nagusituko da Zarautzen?

Asteburu honetan, begirada guztiak XL. Zarauzko Estropadakera eta Zarauzko IX. Ikurriñara daude zuzenduta 

Pixkanaka-pixkanaka, denboraldia ari da amaierara gerturatzen. Bertan, taldeek ezarritako helburuak lortuko dituzte edo ez lortzeaz nahigabetuko dira. XL. Zarauzko Estropadakeko eta Zarauzko IX. Ikurriñako jardunaldi bikoitzei esker, Eusko Label Ligako eta Liga Euskotreneko klubek beraien egoera fisikoa neurtzeko aukera izango dute. Jardunaldi bikoitza larunbatean 18.00etan eta igandean 12.00etatik aurrera izango da, eta irabazlea bi jardunaldietako bakoitzean lortutako puntuen baturaren arabera erabakiko da. 

Hilabete eta erdiko lehia gogorraren ondoren, oraindik ere, gauza asko gerta daitezke Bandera de El Corte Inglés eta gero zehaztuko diren 2017ko denboraldiko postuak jakiteko. Momentuz, Urdaibai Aviak lehenengo jardunaldian eskuratutako lidergotzarekin jarraitzen du. 135 punturekin, 'txo'ek 5 puntuko abantaila ateratzen die bigarren sailkatuari, hau da, Hondarribiari. 119 punturekin, hirugarren lekuan dago Orio Babyauto, eta Kaiku Produchak, 85 punturekin eta laugarren postuan, aldiz, ohorezko txandako taldeen zerrenda ixten du. Zierbena Bahías de Bizkaia, 70 punturekin, bosgarren dago; San Juan Sumelec, baita ere, 70ekin, seigarren; eta Tirán Pereirá, 64 punturekin, zazpigarren postuan dago. Moañarren atzetik, oso tarte txikira, 62 punturekin, Ondarroa Cikautxo dago. San Pedro, aldiz, 56 punturekin bederatzigarren postuan dago, eta Cabok, bi puntu gutxiagorekin, gertutik jarraitzen dio. Hamaikagarren eta 37 punturekin, Ares dago, eta 25 punturekin, sailkapena ixten duena, Astillero da. 

Beste aste batez jarraian, 15 punturekin, Ioseba Amunarrizek eusten dio Patroi Hoberenaren CaixaBank garaikurreko lidergotzari. 9 punturekin, Iker Gimeno dago bigarren postuan, eta hirugarren, 8 punturekin, Gorka Aranberri.

Pasa den denboraldian, kirolarien segurtasuna bermatzeko, estropada eremua lekualdatu egin zen. Ondorioz, asteburu honetan gerta daitekeena aurreikusteko, aurretik lortutako denborak ez dira alderagarraiak. Hala ere, lehengo urtean, 19'50"73ko denborarekin, eta Hondarribiari, bigarren sailkatuari, 8"86ko abantaila ateraz, Urdaibai Aviak eskuratu zuen Zarauzko garaipena.

Denboraldiko zazpigarren eta zortzigarren jardunaldiekin, Liga Euskotren azkenengo asteburura bideratuko da. 23 punturekin, Euskotren Garaikurra eskuratzeko faboritoa San Juan Iberdrola da. Hala ere, Hibaika Jamones Ancínek, 19 punturekin, ez dio garaipen errazik emango. Orio Babyauto, 12 punturekin, hirugarren dago, eta 6 punturekin, emakumezkoen txanda Arraun Lagunak Donostiak ixten du.  

Itzuli