ACT TV 2023

BEREZIAK

29 Eka 2023

Nola kalkulatzen da patroirik onena?

Nola kalkulatzen da patroirik onena?

G93 Telecomunicaciones enpresa arduratzen da puntuazio-sistemaz 

Kepa Saezek, G93 Telecomunicaciones, traineru bakoitzak eramaten duen GPSa jartzeaz arduratzen den enpresako sistema-ingeniariak, jardunaldi bakoitzeko patroi onenaren puntuazioa egiteko orduan kontuan hartzen diren bi irizpideak zehatz-mehatz azaldu dizkigu.

Joan den denboralditik, ACTk bigarren parametro bat sartu zuen patroien lana baloratzeko orduan. Horrela, traineruak egindako azken luzea aintzat hartzen da, izan ere normalean ez dute ibilbide-mugarik. Jardunaldi bakoitzeko patroi guztiak ere puntuatzen hasi ziren iaz, patroi bakoitzak lortutako puntuazioa handituz.

Beraz, hauek dira patroiak puntuatzeko orduan kontuan hartzen diren bi irizpideak.

Lehen irizpidea: Estropada eramuan izandako denbora aintzat hartuta, ziaboga-eremuan (maniobra egin baino 50 metro lehenago eta 50 metro geroago) erabilitako ehunekoa. Urte honetatik aurrera, guztizko denbora onenen inpaktu negatiboa moteltzeko, bere erro karratuaren erdia gehituko zaio.

Bigarren irizpidea: Traineru batek estropadan izan duen denbora kontuan hartuta, bere azken luzean emandako denboraren ehunekoa.

Bi irizpideak konbinatu eta bateratzeko, faktore bakoitzaren emaitzak balio txarrenaren eta hoberenaren artean ordenatzen dira, datu txarrenak lortu dituen ontziari % 0 emanez eta datu onenak lortu dituen ontziari % 100 emanez. Ondoren, bi faktoreak batzen dira (emaitzak), eta balioaren % 60 ematen zaio 1. irizpideari (ziabogak) eta % 40 2. irizpideari (azken luzea).
 

Itzuli