ACT TV

BEREZIAK

28 Uzt 2020

Nire lagunik onena: Fernando eta Adrian

Nire lagunik onena: Fernando eta Adrian

Fernando Ruizek eta Adrián Gonzálezek galdera-joko honetan parte hartuko dute aste honetan

Denboraldiaren ia erdia bukatuta, Eusko Label Liga eta Euskotren Liga asteburu baterako gelditu dira, igande honetan Pedreñan (Kantabria) jokatuko den Espainiako Traineru Txapelketari lekukoa emateko. Ligako estropadarik gabeko aste hau eramangarriagoa izan dadin, arraunlarien arteko adiskidetasuna frogatuko duen jokoaren beste atal berri bat dakarkigu.

Fernando Ruiz eta Adrian Gonzalez izango ditugu aste honetan. Santurtzi Transportes eta Grúas Aguadoko bi arraunlari hauek duela urte askotatik ezagutzen dira, baina zenbat dakite batak besteari buruz?

Itzuli