Albisteak 2023

ELKARTEA

23 Eka 2023

Neguak Eusko Label Liga eta Euskotren Liga janzten jarraituko du

Neguak Eusko Label Liga eta Euskotren Liga janzten jarraituko du Neguak Eusko Label Liga eta Euskotren Liga janzten jarraituko du

Kirol markak Elkartearen kirol arropa guztia emango du datozen hiru denboraldietan

Lehiaketa hasteko egun gutxi falta direnean, ACT bere bi lehiaketetako edizio berrirako azken prestakuntzetan dabil. Horregatik, Negua arropa markarekin beste akordio bat sinatu berri du, kirol-jantzien enpresa elkartearen hornitzaile teknikoa izan dadin datozen hiru denboraldietarako. Horrela, sailkapenetako liderrek beraiek diseinatutako eta sortutako maillotak eta platanitoak jantziko dituzte.

Ander Zuaznabar, Neguako gerentea eta Borja Rodrigo, ACTko presidentea, pozik agertu dira kirol markaren egoitzan sinatutako akordioarekin, non Rodrigok arropa tekniko guztiak sortzeko elaborazio guztia bertatik bertara ezagutu duen.    

Online denda    
Uda honetatik aurrera, Neguak online dendaren aldeko apustua egingo du. Horrela, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako jarraitzaileek sailkapen bakoitzeko liderrek janzten duten maillota edo platanitoa erosi ahal izango dute, edo arraun mundurako atera duten kaleko bilduma ere. Era berean, Neguak erabiltzen dituen ekipoetako arropa erosteko aukera ere egongo da.    

Gipuzkoako enpresak fabrikazio jasangarriaren aldeko apustua egin du, eta, beraz, fabrikazioa eskatu ondoren egiten da, materialean hondakinak nabarmen murriztuz.
 

Itzuli