ACT TV 2016

BEREZIAK

20 Uzt 2016

Moañak San Miguel Ligarekin zita bat du

Moañak San Miguel Ligarekin zita bat du

 XXXIV. Bandeira Concello de Moaña – VI. GP Fandicosta astebukaera galiziarra larunbatean 18.00etan irekiko du

Pontevedrako Moaña hiriak asteburu honetan XXXIV Bandeira Concello de Moaña – VI GP Fandicosta jasoko du eta bertan San Miguel Ligako 12 ontzi onenak galiziako uretan lehiatuko dira. Zita larunbat honetan izango da 18.00etatik aurrera (ETB1 eta TVG2) eta ontziek hiru mila nautikoko distantzian arraun egin beharko dute, lau luze eta hiru ziaboga emanez. Estropada eremua ohikoa den bezala, irteerako eta helmugako balizak Tirango espigoiaren aurrean izango da eta bertan ere San Miguel Ligako fan zonea kokatuta egongo da. Jaurdunaldi hau, CaixaBank Koroaren lehiako zortzigarren borroka izango da eta honako irteera ordena izango du. Lehen txandan Zumaiak, Portugalete Eulenek, San Pedrok eta Zierbena Bahias de Bizkaiak arraun egingo dute. Bigarren txandan, Cabo, Astillero, San Juan Iberdrola eta Tiran Pereira arituko dira. Azkenik, ohorezko txandan, Orio Babyautok, Kaiku Produchak, Urdaibai Aviak eta NT2 Hondarribiak hartuko dute parte.

Gaur goizean Moañako Concelloko bileren aretoan ospatutako aurkezpenean Leticia Santos, Moañako alkatea; Marta Freire, alkateordea; Daniel Benavides, Gializako Xuntako Kirol Probintzialen Delegatua; Javier Orge, Fandicostako kudeatzailea; eta Juan Tenorio, Tiran Pereirako presidentea egon dira.

Estropadaren dossierra kontsultatu

Itzuli