Albisteak 2014

BEREZIAK

05 Abu 2014

Miguel Hernandok #AbuztukoPlaylistaren erritmoa markatzen du

Miguel Hernandok #AbuztukoPlaylistaren erritmoa markatzen du

Astilleroko arraunlariak festa doinuz beteriko zerrenda bat dakarkigu

Aitor Olaskoagak, Portugalete Euleneko arraunlariak, #UztailekoPlaylistean Punk eta Rock doinuz beteriko zerrenda bat ekarri zuen, baina hilabete honetean, #AbuztukoPlaylista zeharo aldatzen da. Hilabete honetako zerrendan sekzio honetako aurreko zerrenden joerarekin amaitzen du.

#AbuztukoPlaylist hau egiteko arduraduna Miguel Hernando izan da, Astilleroko arraunlaria. Hilabete honetan erritmo alaiez beteriko zerrenda bat daukagu, festa egun baterako aproposa. Festarako kantuen artean Dvbbs-ren "Tsunami", Martin Garrixen "Animals", David Guettaren "Memories" eta Steve Aokiren "Boneless" aurki ditzakegu. Zerrenda honetako beste ezaugarri erakargarrienetako bat talde eta kantu ezagunen barneratzeada. Mota honetakoak dira Queenen "I Want to Beak Free", Fito y Fitipaldisen "Antes de que Cuente Diez" eta ACDC talde australiarraren "Thunderstruck". #AbuztukoPlaylistean ezin dira falta gaur egungo kantu ezagunetariko batzuk, eta horregatik zerrendaren parte dira Robin Thickeren "Blurred Lines", Avicci DJ famatuaren "Wake Me Up" eta Juan Maganen "Mal de Amores".

Zerrenda hau amaitzeko Mago de Ozen "Hasta que el Cuerpo Aguante" eta "La Costa del Silencio", Kaotikoren "Otra Noche", Barricadaren "En Blanco y Negro" eta Rosendoren "Masculino Singular" bezalako kantuak dauzkagu.

 

Boneless - Steve Aoki

Thunderstruck - ACDC

I Want to Break Free - Queen

Blurred Lines - Robin Thicke

A Little Party Never Killed Nobody - Fergie

They Don´t Care About Us - Michael Jackson

Tsunami - DVBBS

Memories - David Guetta

Wake Me Up - Avicii

La Costa del Silencio - Mago de Oz

Animals - Martin Garrix

Al Cantar - Platero y Tu

Watch Out for This - Major Lazer

Miguel - La Fuga

Blanco y Negro - Barricada

Otra Noche - Kaotiko

Antes de que Cuente Diez - FIto y Fitipaldis

Masculino Singular - Rosendo

Mal de Amores - Juan Magan

Itzuli