Albisteak 2017

BEREZIAK

22 Mar 2017

Magia Sport-ek garailearen azala diseinatzen du

Magia Sport-ek garailearen azala diseinatzen du

ACT eta enpresa gazte honek izenpeturiko akordioaren ondoren, nafarrak txapelketako hornitzaile ofiziala bilakatu dira

ACTk denboraldi berriari forma ematen jarraitzen du, kasu honetan akordio berri bat sinatu du Magia Sport-ekin batera eta honen bitartez, enpresa nafarrak diseinatuko ditu txapelketako liderrek jantziko dituzten jantziak, bai gizonezkoentzak eta baita Euskotren Ligan ere. Honekin batera, estropada bakoitza antolatzen duen talde osoak jantziko dituen janzkera ere akordio honen barnean sartzen da.

Magia Sport 2012. urtean sortu zen Iruñan, eta kirolaren munduko aspektu desberdinetan lan egiten du, hala nola, komunikazioa, aholkularitza, marketing eta kirol arropa. Bere bezeroen artean gainera, ACTko kideetako bat dago, San Pedro, aurreko urteaz geroztik Magia Sport-en kirol-jantziak daramatzala.

Andoni Moriano, Magia Sport-eko arduraduna, eta Borja Rodrigo, ACTko presidenteak, enpresa iruñar hau Euskotren Liga eta CaixaBank Koroa irabazteko lehiaren kolaboratzaile bilakatzen duen akordio honi zigilua jarri diote.

Itzuli