ACT TV 2016

BEREZIAK

17 Abu 2016

Liderrak bere etxeko ateak irekitzen ditu

Liderrak bere etxeko ateak irekitzen ditu

San Miguel Liga Hondarribiara iristen da denboraldiko hamalaugarren jaurdunaldia jokoan jartzeko

Asteburu honetan CaixaBank Koroaren lehiak liderraren etxea bisitatzen du eta Hondarribiko XXIX. Bandera - GP Mapfre estropadaren eskutik, larunbatean 17.30etatik aurrera denboraldiko hamalaugarren jaurdunaldia jokoan jarriko da. Estropada hau, hiru mila nautikoko estropada eremuan ospatuko da eta ontziek lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte. Ohikoa den bezala, irteerako balizak beti jende asko betetzen duen Hondarribiko espigoiaren parean kokatuak egongo dira.

Larunbateko jaurdunaldi guztien antzera, txanda desberdinak San Miguel Ligako sailkapen nagusiaren arabera antolatuko dira. Horrela, lehen txandan, Zumaia, Portugalete Eulen, San Pedro eta Zierbena Bahías de Bizkaia lehiatuko dira. Bigarren txandan, Cabok, Astillerok, Orio Babyautok eta Tiran Pereirak hartuko dute parte. Ohorezko txandan azkenik, San Juan Iberdrolak, Kaiku Produchak, Urdaibai Aviak eta NT2 Hondarribiak hartuko dute parte.

Hondarribiko XXIX. Bandera - GP Mapfre estropadaren aurkezpena eguerdi honetan Hondarribiako Udaletxean izan da. Ekitaldiaren buru Txomin Sagarzazu, Hondarribiako alkatea; Javier Lopetegui, Mapfreko ordezkaria; eta Joxemi Elduayen, NT2 Hondarribiako presidentea izan dira. 

Estropadako dossierrra kontsultatu

Itzuli