ACT TV 2014

ELKARRIZKETAK

20 Abu 2014

Liderrak anfitrio gisa

Liderrak anfitrio gisa

Lehiaketa Hondarribiara mugituko da igandean, San Miguel Ligaren hamabostgarren jardunaldia jokatzeko

Hondarribiak hartuko du igandean, urtero bezala, denboraldiko estropada zirraragarrienetako bat, San Miguel Ligaren liderraren etxean jokatzen delako. Horretarako, gaur ospatu da igandean 12.00etatik aurrera jokatuko den Hondarribiko XXVII. Bandera – Mapfre SN estropadaren aurkezpen saioa Hondarribiko Udaletxean.

Denboraldiaren puntu honetatik aurrera, estropada guztietan, txanden eraketa San Miguel Ligaren sailkapen nagusiaren araberakoak izango dira, eta beraz, txandak larunbateko jardunaldia bukatu bezain laster jakin ahal izango dira, bertan jasotako puntuak batu ostean. Taldeek, 3 miliako ibilbide bat osatu beharko dute, lau luze eta hiru ziabogarekin, barneko balizak Hondarribiako hondartzaren parean kokatuta direlarik.

Aurkezpenean izan dira Hondarribiako alkatea, Aitor Kerejeta; Hondarribia Arraun Elkarteko presidentea, José Miguel Elduayen; ; eta Mapfreko ordezkaria, Javi Lopetegui. Estropada liderraren etxean jokatzearen garrantzia azpimarratu izan nahi dute eta deialdia egin nahi izan diote herriko jendeari kamiseta berdeak atera ditzaten euren taldea animatzeko denboraldiaren bilakaeran garrantzia edukiko duen estropada honetan.

Itzuli