Albisteak

BEREZIAK

27 Abu 2020

Lekittarra Elecnorrek ez du Galiziara bidaiatuko

Lekittarra Elecnorrek ez du Galiziara bidaiatuko

Talde bizkaitarrak etxean geratu beharko du COVID-19rekin positibo kasu bat atzeman ostean

11 traineru lehiatuko dira asteburu honetan Galizian jokatuko diren Eusko Label Ligako denboraldi erregularreko azken bi estropadetan. Lekittarra Elecnor, COVID-19 kasu positibo baten berri izan ostean, ez da Galiziara joango Ares eta Boiroko estropadetan parte hartzeko.

Talde bizkaitarrak kirolari bati egindako proba atzemandako positivo baten berri eman dio Elkarteari, eta, beraz, ACTren eta Osasun agintarien protokoloak esandakoari jarraituz, taldeko gainontzeko kirolariek berrogeialdia egin beharko dute. Arraunlari guztiek dagozkien PCR testak egin dituzte, taldearen barruan positibo gehiago baztertzeko.

Horrela, eta 14 jardunaldi hauetan orain arte lortutako batez besteko puntuak kontuan hartuta, Lekittarra Elecnorrek 5 puntu lortuko ditu parte hartuko ez duen bi jardunaldietako bakoitzean.

Itzuli