Albisteak 2022

LEHIAKETA

11 Uzt 2022

Lehiaketako Epaile Bakarraren ebazpena

Lehiaketako Epaile Bakarraren ebazpena Lehiaketako Epaile Bakarraren ebazpena

Iker Imaz arraunlariaren egoera zuzenduta
 

ACTko Lehiaketako Epaile Bakarrak ebazpena eman du, ofizioz Iker Imaz arraunlariaren izaera zuzentzeko. Kaiarriba klubak egindako eskaerari erantzunez, eta klubean hiru urtez jarraian arraun egiteagatik, Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100 taldeko arraunlari propioa izango da hemendik aurrera, eta ez harrobiko arraunlaria, denboraldiko zerrendetan onartu zen bezala.

Ebazpen hori berretsi ondoren, Lehiaketako epaile bakarrak klub batzuek Bilboko estropadan eta Donostian aurkeztutako inpugnazioak ebatzi beharko ditu, Donostiako klubak arraunlari hori zelairatu duelako.
 

Itzuli