Albisteak 2017

BEREZIAK

29 Eka 2017

Lehen pasaldia Zubi Esekiaren azpitik

Lehen pasaldia Zubi Esekiaren azpitik

Gaur goizean aurkeztu da XVI. Bandera Ayuntamiento de Sestao estropada udalerri bizkaitarreko udaletxean

2017ko Eusko Label Ligari hasiera emango zaio asteburu honetan. Denboraldiko lehenengo jadunaldia larunbatean izango da Bilboko Itsasadarrean eta aldiz, igandean 12.00etatik aurrera, CaixaBank Koroa lehiatzen duten 12 taldeak XVI. Bandera Ayuntamiento de Sestao jokoan jarriko dute Portugaleten. Eusko Label Ligaren bigarren jardunaldia izango den hau denboraldiko lehena izango da txandako lau traineruek batera lehiatzeko aukera edukiko dutena, Bilbon jokaturiko erlojupekoaren ondoren. Bertan, taldeek hiru itsas-miliako distantzia bete beharko dute, lau luze eta hiru ziabogarekin.

Estropada honetako txanden eraketa ezezaguna da oraindik, zeren eta larunbateko Bilboko estropadaren amaierako sailkapenaren araberakoa izango da. Gauzak honela, gaur goizean estropada honen aurkezpen ekitaldia ospatu da Sestaoko udaletxean. Bertan izan dira Josu Bergara, Sestaoko alkatea; Jon Basabe, Kaiku Produchako presidentea; eta Borja Rodrigo, ACTko presidentea.

Estropadaren dossierra kontsultatu

Itzuli