Albisteak

LEHIAKETA

21 Ira 2021

Lehen mugimenduak taldeetan

Lehen mugimenduak taldeetan Lehen mugimenduak taldeetan

Klub batzuk entrenatzailea aldatzea erabaki duten bitartean, beste batzuk jarraipenaren aldeko apustua egin dute 

Eusko Label Ligaren denboraldia amaituta, klubak 2022ko taldeak planifikatzen hasi dira. Azken egunetan, klubek lehen aldaketak egiten hasi dira, bide desberdinak hartuz. Batzuk entrenatzaileei jarraipena ematea erabaki dute, beste batzuk, ordea, aldatzea.

Lehen aldaketa Urdaibai Bermeo Aviak egin zuen, Jon Elortegi "Txapas" entrenatzaileak jarraituko ez zuela baieztatuz. "Bou Bizkaia" traineruaren kargu bi denboraldi egin ostean, non hiru garaipen lortu dituen, ezin izango du hirugarren denboraldiari ekin. Iaz bi garaipen erdietsi zituen, eta aurten bakarra (A Coruñako bigarren jardunaldian banderarik erdietsi gabe). Barrikakoak ez du trainerua ohorezko txandan mantentzea lortu, eta taldeak berarekin ez jarraitzea erabaki du. Urdaibaik oraingoz hurrengo entrenatzailearen izena jakitera eman ez badu ere, "Txapas" Zierbenara joango dela baieztatu da, izan ere, Juan Zunzunegui "etxera" itzuliko da, zortzi denboraldiz galipoen traineruan aritu ostean.

Juan Zunzunegui Zierbenara iritsi zen 2014. denboraldian, eta uneoro goranzko bideari eutsi dio. Vigoko entrenatzailearekin, talde bizkaitarra Eusko Label Ligako ohorezko txandan finkatu da, azken hilabetean izan ezik. Zunzuneguirekin Zierbenak Eusko Label Ligan erdietsi dituen 8 garaipenak lortu ditu, eta denboraldi honetan errekorra lortuz, denboraldi bakarrean hiru garaipen erdietsiz. Zortzi denboralditan galipoen tostetan lan handia egin ondoren, entrenatzaileak airez aldatzea erabaki du, eta Vigora itzuliko da. Han Chapelako entrenatzailea izango da, Galiziako Ligako bigarren mailan dagoen taldean.

Hondarribiak, Kaiarribak eta Ondarroak jarraipenaren alde
Talde batzuek entrenatzailea aldatzea erabaki duten bitartean, hiru taldek entrenatzaileen jarraipena baieztatu dute, eta horrela, euren proiektuei jarraipena emango diete. Go fit Hondarribia, Donostiarra Amenabar eta Ondarroa Cikautxok Mikel Orbañanos, Igor Makazaga eta Iñaki Errastirekin jarraitzea erabaki dute.

Mikel Orbañanosek beste bi denboraldirako berritu du kontratua Ama Guadalupekoarekin, beraz, 2023ra arte egongo da Orioko entrenatzailea. 2002an iritsi zen, eta, bertan, bi hamarkada baino gehiagoz zuzenduko du Ama Guadalupekoa. Berarekin, taldeak hiru CaixaBank Koro eskuratu ditu eta 83 garaipen. Gainera, Castreñarekin batera, denboraldi berean lortutako garaipenen errekorra dauka (13 garaipen 2015eko denboraldian), baita denboraldi berean lortutako puntuena ere, 217, Santurtzi Transportes eta Gruas Aguadok denboraldi honetan bertan berdindutakoa.

Kaiarriba taldeak ere baieztatu du Igor Makazaga entrenatzaileak Donostiarra Amenabar traineru Donostiarrean jarraituko duela, eta seigarren denboraldia beteko du. Goranzko bidea darama taldeak, eta denboraldi honetan aurreko denboraldietako seigarren postua hobetu, eta lehendabizikoz ohorezko txandan amaitu dute. Gainera, denboraldi honetan ere aurreko bi denboraldietan bezala bandera bat erdietsi dute,  Barbanza Arousa Bandeiraren lehen edizioan.

Uda honetan bere taldearentzat historia egin duen beste teknikari batek ere taldean jarraituko duela baieztatu dute. Ondarroa Cikautxoko entrenatzaile usurbildarra da, Antiguako Amarentzat Eusko Label Ligako lehen bandera irabazi ondoren, Ondarroak Iñaki Errastiren jarraipena ofizial egin du. Horrela, laugarren denboraldia beteko du Ondarroan. Aurtengo denboraldian 2019ko denboraldian lortutako zazpigarren postua berdintzea lortu dute, baina bandera bat irabaziz.

Uda zirraragarri baten ondoren negu luze baten lehen mugimenduak dira.
 

Itzuli